wrapper

2008/09/12

Herri barruko zirkulazioari eta segurtasunari buruzko ordenantza


Herri barruko zirkulazioari eta seguratsunari buruzko ordenantza

2000ko otsailaren 9an Udalak burututako osoko bilkuran, Herri Barneko Bide Publikoen Erabilera, Trafiko, Zirkulazio eta Segurtasuna arautuko dituen Udal Agintaraua behin-betiko izaerarekin onestea erabaki zen.


Martxoaren 2ko 339/90 Errege Dekretu Legegilearen bidez onartu zen Trafiko, Motorezko Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunerako Lege berria eman izanak, zenbait aldaketa sartu beharra ekarri du, aldaketa horietatik batzuek araua garai berrietara egokitu beharretik sortuak, eta gai garrantzitsu hau Espainiako Konstituziotik sortutako eskabideei egokitu beharretik sortutako beste batzuek eta udalerriak hartu behar dituenak, bere interesguneari eragiten baitiote zuzen-zuzenean eta, halaber, Udalaren Autonomia oinarritik sortzen den gaur egungo eskuduntza-esparruari.
Ondorioz, eta 339/90 Errege Dekretu Legegilearen 7-b) eta 38.4 ataletan xedatutakoaren arabera, ondoren datorren Agintarau hau eman da, indarrean den legediari egokitzeko udal araudia, eta, bide batez, herribideetako ordena eta segurtasunari eragingo diotenez, eta, halaber, hauen erabilera zuzeneko formei, antolatze helburu beraren barruan hartzen diren arau haiek ere sartuz.

XEDAPEN OROKORRAK

1. atala. Eskuduntza.

Agintarau hau, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legeak udalei Trafiko eta Zirkulazio arloan ematen dien eskuduntzari (25.2 atala) eta Trafikoa, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioa eta Bide-segurtasuna onartzeko martxoaren 2ko 339/90 Errege Dekretu Legegileak ematen dioenari jarraituz emango da.

2. atala. Arautuko dena.
Agintarau honek arautuko duena, trafikoari buruzko herri barruko bideen erabilera da eta, era berean, trafikoaren antolamendua, zaintza eta kontrola, arau hausteen salaketak eta zigorrak, ibilgailuak ibilgetzeko, kaletik kentzeko eta nonbait jasotzeko eta abandonatutako ibilgailuentzat hartu behar diren zuhurtziazko neurriak.

3. atala. Agintarauaren erabilera esparrua.
Agintarau honetan agindutakoa Azpeitiko herri barruko bide guztietan ezarriko da.

I. IDAZPURUA

HERRI BARRUKO BIDEETAKO TRAFIKOAREN ANTOLAMENDUARI ETA ZIRKULAZIOARI BURUZKOA

I. ATALBURUA. OINARRI NAGUSIAK

4. atala. Legedia orokorraren ezarpen zuzena.
Agintarau honen ordez ezarriko izango da Trafiko, Motoredun Ibilgailu eta Bideetako Segurtasunari buruzko Legearen testua, 339/90 E.D.Legegilearen bidez onartua. Era berean, haren arauzko xedapenak ere ezarriko dira.

5. atala. Trafikoa antolatu eta kontrolatzeko neurriak.
5.1.Udalak trafikoa antolatzeko bidezko iritziko dituen neurriak har ditzake, ibilgailu edo oinezko guztien edo jakin batzuek ibiltzeko baldintzak betiko edota aldi baterako aldatuz, murriztuz edo debekatuz edota zamalanak eta salgai edo pertsonen garraioa arautuz edo berrantolatuz.
5.2.Udaltzainek, herriko tokiren batean zirkulazioaren antolamendua aldatu ahal izango du aldi jakin baterako edo/eta lekuren batean pertsona eta ibilgailuei sartzeko debekua eman. Horretarako, behar diren seinaleak jarri edo kendu ahal izango ditu aldi baterako eta, zirkulazioaren segurtasun eta arintasuna bermatzeko behar diren neurriak hartu.
5.3.Udaltzainek esandakoak ondasun edo pertsonak ibili, aparkatze edo garraioan, lehentasuna izango dute aurrez dagoen edozein seinale edo araudiren gainetik.
5.4.Udalak, baimena duten ekitaldiak izango diren tokietan, edo konponketa, seinalizazio, mantenimendu edo garbiketa lanak egingo diren lekuetan, aldi baterako aparkatzeko debekua eman ahal izango. Horretarako, aipatutako toki edo lekuak hesiz inguratu eta, aparkatzeko debekua hasi baino 24 ordu lehenago han aparkatzea debekatuko dela adierazten duen seinaleak jarriko dira, neurri horren hasera-unea eta arrazoia adieraziko dira.

II. ATALBURUA

JOKABIDE ARAUAK

6. atala. Herribideetako oztopoak.

6.1.Edukinontzi, mahaitxo, kiosko, saltoki edota edozein oztopo edo objetu herribideetan jartzea debekatua dago, aurrez udalaren baimenik gabe eta erabilzaileen segurtasuna bermatzeko adinako babes, argiztatze eta seinalizaziorik ez balu, beharrezko den baimenean hartarako ezarriko diren arauen araberakoa.
6.2.Herri-agintariek ofizioz kendu egingo dituzte oztopoak, eta gastuak interesatuen gain izango dira, ondoren datozen egoera hauetakoren bat gertatzen denean:
1.Beharrezko den baimena ez balute eskuratu.
2.Dagokion baimenaren indarraldia amaitua denetan.
3.Baimenean ezarritako baldintzak bete ez balira.
4.Baimena emateko arrazoiak desagertu balira.
6.3.Oztopoak kendu egingo ditu, era berean, segurasun edo higiene eta osasun arrazoiengatik beharrezko denetan edota obrak burutzeko, ikuskizunak egiteko, beharrezko baimena duten komitibak pasatzeko eta neurri hori hartzea justifikatzen duten antzeko gertakizunetan beharrezko denetan.
Ekintza horrek sortuko dituen gastuak, Udalaren gain joango dira, zonalde hori ez balitz behar bezala seinalizatu edota oztopoak seinalizazioa jarri aurretik jarriak baleude.
6.4.Edukinontzi, mahaitxo, kiosko, saltoki eta gainerako hiri-elementuak jartzeko gordetako lekuek, estazionamendu-gordetze izaera izango dute, galtzadan baleude.

7. atala. Seinaleak jartzea.

7.1.Zirkulaziorako mugapen espezifikoak dituzten zonalde edo areetarako sarbideetan jarritako zirkulazio seinaleek, haiei buruzko testuren bat daramatenak, dagokion zona edo gune osoan izango dute indar.
7.2.Ezingo da zirkulazio seinalerik jarri aurrez udalaren baimenik izan gabe.
7.3.Udal-agintaritzaren iritziz herriaren interesekoak diren informazio-seinaleak bakarrik baimenduko dira.
7.4.Ez da zirkulazio-seinaleetan edo haien ondoan publizitatea jartzeko baimenik emango.
7.5.Debekatua dago erabiltzaileei semaforoak edo seinaleak ikustea galeraziko edo mugatuko duten edota haien arreta galtzeko bidean jarriko dieten markesina, kartel, iragarki edo instalazioak jartzea.
7.6.Behar duen baimenik ez duen edota indarrean diren arauak betetzen ez dituen edozein seinale kenduko du berehala Udalak eta gastuak, seinale hura jarri dutenen gain joango dira edota, - hau osatuz- haren onura jasotzen dutenen gain.

8. atala.Gelditzea.

8.1.Gelditzetzat hartuko da ibilgailu bat ibilgetzea, bi minutu baino gutxiagoko denboran, pertsonak hartu edo uzteko edota gauzen zamaketa lanetarako.
8.2.Erabat debekatua dago gelditzea.
8.2.1.Larraialdi edo segurtasun zerbitzuetako ibilgailuentzat gordetako lekuetan.
8.2.2.Pertsona edo ibilgailuak ibiltzea oztopatzen den lekuan.
8.2.3.Gutxitu fisikoak pasatzeko espaloietan eginda dauden beheraguneen ondoan.
8.2.4.Espaloi, ibilbide, oinezkoentzako ibilgune eta lorategietan.
8.2.5.Ertz, bide-banaketa edo bidegurutze batetik 3 metro baino gutxiagora.
8.2.6.Zubi eta tuneletan.
8.2.7.Autobus eta taxien geltokietan.
8.2.8.Martxaren kontrako norabidean.
8.2.9.Dagokion seinaleak debekua adierazten duen tokietan.

9. Aparkaldia.

Aparkalditzat joko da, geratze edo gelditze egoeran ez dagoen ibilgailu bat ibilgeturik egotea. Orokorrean, arau hauen bidez arautuko da ibilgailuen aparkaldia:
9.1.Ibilgailuak iladan aparkatu ahal izango dira, hau da espalioari paraleloan; baterian, hau da, espaloiari elkarzutik, perpendikularrean eta erdi-baterian, hau da, zeiharrean.
9.2.Aparkatzea iladan egitea izango da arau orokor lau gurpileko ibilgailuentzat eta baterian, berriz, bi gurpilekoentzat. Arau honen salbuespena, espreski seinalatu beharko da.
9.3.Seinalizazioa lurzoruan dagoen lekuetan, hartarako markatutako perimetroaren barnean jarriko dira ibilgailuak.
9.4.Nolanahi ere gidariek, bere kasa martxan ez jartzeko moduan edota beste pertsonaren batzuek ez mugitzeko eran aparkatu beharko dute bere ibilgailua. Horretarako, beharrezko diren neurriak hartu beharko dituzte. Gidariak izango dira aurrez aipatu berri diren egoeretakoren baten ondorioz sor litekeen ibilgailuaren kokaleku aldaketaren baten ondorioz gerta litekeen edozen arau-hausteren erantzule, aipatutako hirugarren batzuen egintzaren ondorioz ibilgailuaren lekualdaketa indarkeria nabariaren bidez gertatu izan ezik.
9.5.Debekatua dago ibilgailuak aparkatzea ondorengo egoeretan:
9.5.1.Dagokion seinaleak hala egitea debekatzen duen lekuetan.
9.5.2.Gelditzea debekatuta dagoen tokietan.
9.5.3.Bigarren iladan, lehenengo ilada oztopo edo/eta babes-elementuren batek hartua balego ere.
9.5.4.Martxaren aurkako norantzan.
9.5.5.Dagokion pasabidearekin behar bezala seinalizatutako eraikinetara ibilgailuak sartzea erabat edo zati batean itxiaz.
9.5.6.Salgaien zamaketa lanak egiteko gordetako lekuetan.
9.5.7.Gutxitu fisikoen erabilera bakarrerako seinalizatutako lekuetan.
9.6.Ezingo da herribideetan aparkatu motorezko ibilgailutik bereiztutako atoirik, ez eta autobusik, traktorerik, karabanarik edota 3.500 kiloko B.G.P.tik gorako ibilgailurik, espreski baimendutako modu, toki eta aldietan ezik.
9.7.Ibilgailuek herriko alde ezberdinetan aparkatzeko izango duten gehieneko denboraldia ezarri ahal izango du Udalak. Leku horietan, parabrisasaren barne aldetik, kanpotik ondo ikusteko moduan, ezarriko den frogagiria jarri beharko dute ibilgailuen gidariek. Frogagiri honek, herri-Administrazioak zehaztuko duen itxura eta ezaugarriak izango ditu eta haren prezioa dagokion Udal-Agitaraudian jarriko da.
9.7.1.Aparkatze modu honi egindako arau-hauste espezifikoak izango dira:
a.Ordua adierazten duen txartel edo frogagiririk ez izatea.
b.Frogagirian dioen ordu-muga gainditzea.
9.8.Administrazioak emandako gutxitu fisikoen txartela dutenek, ordua adierazten duen frogagiririk ez dute erabili beharko eta euren ibilgailuak debekatutako lekuetan kokatu ahal izango dituzte, harik eta oinezkoentzako gune, nasa, espaloi edo oinezkoentzako pasabide, gelditzeko debeku, pasabide edo larrialdietako irteerak oztopatzen dituzten leku, bigarren ilada edo zirkulaziorako errei bat gutxitzen duten lekuetan izan ezik.
9.9.Udalak, salbuesepen izaeraz, herriko zenbait auzo edo zonaldetan aparkatzea mugatu ahal izango du, ibilgailu zehatz batzuei bakarrik emanaz baimena.
9.10.Leku berean ezingo da 30 egun jarraian baino gehiagoan edo mugarik gabeko epealdian aparkatu, abandono egoera bat geratu dela uste izateko moduan.
9.11.Asteartetan ezingo da Enparantza Nagusian -azorakako gunean- aparkatu, 06:00ak eta 14:00ak bitartean.
9.12.Ezingo da Enparantza Nagusian -ganadu eta nekazaritzarako makineriaren feriaren lekuan- aparkatu hilaren hirugarren asteazkenetan, 12:00ak eta 20:00ak bitartean.
9.13.Udaltzainek, salbuespen izaeraz, herribideetako leku zehatzetan aparkatzea debekatu ahal izango dute, behar bezala baimendutako festa-, kultura- kirol edo antzeko ekitaldiak direla eta.

10. atala.Oinezkoentzako guneak.

10.1.Udal-Administrazioak ibilgailu guztiak edo batzuek ibiltzea edota aparkatzea erabat edo zati batean debekatu duen kale edo herri barruko bide edo kale haiei deritze oinezkoentzako areak.
10.2.Oinezkoentzako gune horiek, sarrera eta irteeran dagokien seinalea izan beharko dute, aipatutako gune horietan barrura ibilgailuak sartu eta haietan barrena ibiltzea galerazteko elementu mugikorrak erabili ahal izango direnaren kalterik gabe, gune horiek helburu hartarako direnaren izaera, duten diseinu, egitura, apainketa edo zoladuragatik nabaria denetan salbu.
10.3.Oinezkoentzako gune horietan, ibilgailuak zirkulatu eta aparkatzeko debekua(k):
10.3.1.Haien perimetroaren barnean dauden bide guztiak edo soilik haietako batzuek barne hartu ahal izango ditu.
10.3.2.Aurrez ezarritako ordutegi bati lot dakioke ala ez.
10.3.3.Egunerokoa izan ahalko da edo soilik asteko egun batzuetara mugatu.
10.4.Ezarritako mugapenak edozein direla ere, ez diote ondorengo ibilgailuen zirkulazioari eta aparkatzeari eragingo:
10.4.1.Suhiltzaile eta salbamendu, polizia eta anbulantzia-zerbitzuetakoei eta, orokorrean, herri-zerbitzuak emateko baimena dutenei.
10.4.2.Gaisoak edota pertsona ezinduak daramatzatenak.
10.4.3.Alde horretan dagoen garajeren edota baimendutako aparkatzeren batetik ateratzen ari direnak edo hara doazenak.
10.4.4.Hartarako baimena emandako kale eta orduetan zamaketa lanetan ari diren ibilgailu baimenduak.
10.4.5.Tamaina handiko ekipaia edo/eta paketeen garraioan ari direnak, iriste edo ateratze egoeran, inguruko etxeetara.
10.4.6.Herri-agintaritzak debeku honetatik justifikatutako ebazpenaren bidez espreski ateratako ibilgailuak.
10.5.Udal-administrazioak, oinezko-entzako guneetan ezarritako mugapen guztietatik edo batzuetatik salbuetsi ahal izango ditu alde horretan bizi diren herritarren edota haietan kokatutako merkatarien jabetzakoak diren ibilgailuak.
10.6.Oinezkoentzako guneetan, oinezkoei emango zaie lehentasuna ibilgailuen gainetik, edozein dela ere egintza.

11. atala.Garraio publikoaren geralekuak.

Herriaren administrazioak zehaztu ahal izango ditu garraio publikoetako zerbitzuetako bakoitzari dagozkion geralekuak egingo diren leku eta epealdiak.

12. atala. Zamalanak.

Zamalanerako lekuak gordeko zaizkien ibilgailuak, salgaien garraioan bereziki eta espreski ari diren haiek izango dira.
12.1.Salgaien zamalanak, merkataritza eta industria-lokalen barruan egin beharko da lehentasunez eta lokal hauek, hartarako baldintza egokiak izan beharko dituzte.
12.2.Merkataritza- edo industri-lokalek ez dutenean zamalanak barruan egiteko aukerarik ematen, lan hauek hartarako jarritako ordu eta lekuetan egin beharko dira.
12.3.Udal Agintaritzak zehaztuko ditu zamalanetarako gordetako lekuak eta hura burutzeko baimena duten orduak.
12.4.Udal Agintaritzak zamalanak egiteko lekuak erabiltzeko baimena ematea erabaki ahal izango du.
12.5.Baimena duten ibilgailuek, zamalanak egiteko helburuarekin bakarrik aparkatu ahal izango dute zamalanak egiteko gordetako lekuetan.
12.6.Nolanahi ere, zamalanak egiteko baimena eman ahal izango da baimendutako ordu eta/edo lekuetatik kanpo, auzokideei eta gainerako bide-erabiltzaileei eragozpenik sortzen ez zaienean.
12.7.Inoiz ezingo da zamalanik egin izaera orokorrarekin geldialdia egitea debekatua dagoen lekuetan.
12.8.Zamalanen ondoriozko salgai, material edo objektuak, ez dira lurrean utziko, baizik eta eraikinetik ibilgailura zuzenean eramango dira edo alderantziz.
12.9.Zamalanak, behar diren neurriak hartuz egingo dira, behar ez den zaratarik ez ateratzeko.
12.10.Salgaiak, espaloitik hurbilena dagoen ibilgailu aldetik zamatuko dira, lan hori egiteko beharrezko diren baliabideak erabiliz eta oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioa ez oztopatzen ahaleginduz.

13. atala.Gordetako bide eta erreiak.

13.1.Herriaren Agintaritzak, ibilgailu mota batzuek ibiltzeko errei edo bide batzuek gorde ahal izango ditu.
13.2.Hartarako gordetako errei edo bideetatik ibiltzea derrigorrezkoa izan ahalko da haiek gordetzen zaizkien ibilgailuentzat.

14. atala.Abiadura.

14.1.Herri barruan, 40 km/h-koa izango da gehieneko abiadura, bestelakorik dioen seinalerik izateaz salbu.
14.2.Oinezkoentzako gunetan, hartarako baimena denetan, eta espaloirik gabeko galtzada eta oinezkoen joan-etorri handia dagoen beste hainbat lekutan, ibilgailuek txikitu egingo dute abiadura oinezkoen pauso arruntera eta gelditu ere egingo dira eta beharrezko diren neurri guztiak hartuko dituzte istripurik ez gertatzeko.
14.3.Era berean, oinez doazenei istripuak edo eragozpenak ez sortzeko beharrezko diren neurriak hartuko dira, zoladura gaizki legokeenetan edo galtzada estutzen denetan, obrak daudenetan, eguraldi-egoera okerretan, eta abar.

15. atala.Zirkulazioa.

15.1.Ibilgailuek ezingo dute zaratarik atera behar ez den eran hotsezko seinaleak, bapateko azelerazioak, erabilitako edo hondatutako ihes-tutu edota antzeko egoerengatik.
15.1.1.Ibilgailu automobilek eta ziklomotoreek sortuko duten gehienezko zarata-neurriak ezingo du 82 dB(A) baino handiagoa izan 08:00etatik 22:00ak bitartean eta 76 dB(A) baino handiagoa 22:00etatik 08:00ak bitartean. Ziklomotore eta motozikletek sortutako zarata-neurria neurtzea, azelerazio moduan egingo da, neurgailua 7,5 metrora jarriz ibilgailuari hurbilen dagoen aldetik.
15.1.2.Gainontzeko ibilgailu automobilek ateratako zarata-nibela neurtzea, zaratari dagokionean automobilen homologazioari buruzko aginduei buruz 51 Araudiaren hirugarren eranskinean zehaztuta dagoen eran egingo da, 1958ko martxoaren 20ko Ginebrako Akordioari atxekita doana, Espainiako Boletín Ofizialean 1983ko ekainaren 22ko dataz argitaratua.
15.2.Bizikleta eta ziklomotoreen gidariek indarrean diren zirkulazio eta seinalizazio arauak jakin beharko dituzte eta haiek eta Agintaritza-agenteek emandako argibideak estu-estu bete.
15.3.Irristagailu, gurpilohol eta umeentzako bizikleta edo trizikloek espaloietan zehar ibili ahal izango dute, oinezko baten abiadura normalari egokituz haien abiadura.
15.3.1.Debekatua dago irristagailu, gurpilohol eta antzekoekin galtzadetatik ibiltzea.
15.4.Hainbat galtzada dituzten bideetan, alboetakoetatik ibiliko dira txirrindulariak.
15.5.Txirringak galtzadan zehar dabiltzanean, ahal dutenik eta eskubienetik ibiliko dira.
15.6.Hainbat txirrindulari edo motorzale taldean doazenean, iladan joango dira, elkarren artean beharrezko den segurasun-tartea utzita eta abiadura edo trebezia-norgehiagokarik egin gabe. Edonola ere, debekatua dago paraleloan joatea.
15.7.Debekatua dago txirringan edo ziklomotorean beste lagunik eramatea.
15.8.Aulki gurpildunak oinezkoentzako espaloietatik ibiliko dira haien neurriek oinezkoei eragozpenik sortu gabe ibiltzeko aukera ematen dietenean. Hori ezinezkoa balitz, galtzadatik ibiliko dira, ahal duten bezain eskubitik eta bideetako seinaleak errespetatuz une orotan.
15.9.Azpeitian bizi diren pertsonenak diren ziklomotore guztiak, haiek identifikatu ahal izateko patente bat izatera behartu ahal izango dira eta hau, zehaztuko diren epeetan jarriko da.
15.10.15.1.1. atalean xedatutakoaren aur ka egindako arau-hausteak, 15.000 pta arteko isunarekin zigortuko dira.
15.11.15.1.1 atalean xedatutakoa ez betetzeak, dagokion zigor-espedientearekin batera, ziklomotore edo motozikletaren jabeari egindako errekimendua ekarriko du berekin, ikusi den akatsa konpon dezan 7 eguneko epean, eta hau amaitutakoan,
titularrak ibilgailua aurkeztu ahal izango du Udaltzainen bulegoan. Hemen, ihestututik ateratzen den zarata-nibelak baimendutako nibela ez duela gainditzen frogatzen denean, zigor-espedientea artxibatu egingo da. Aipatutako eskariari ezetz esateak, edota aipatutako zazpi eguneko epean akats edo huts hori zuzendu gabe ibiltzeak, ibilgailuaren ibilgetzea ekarriko du.
15.12.Ibilgailua ibilgetutakoan, jabeak ez balu ibilgetze hori sortu duen akatsaren zuzenketa egiteko lekurik izendatuko, ibilgailu hori udalaren biltegira eramango da.

16. atala.Ibiltzeko edo aparkatzeko baimen bereziak.

Herriaren Agintaritzak, pisu edo neurri batzuetatik gorako ibilgailuak leku eta/edo ordu zehatz batzuetan zirkulatze edo aparkatzea mugatu ahal izango du, eta ezingo dute zirkulatu herriko bideetan barrena hartarako udal baimenik ezean. Baimen hau, bidaia bakar baterako edo denboraldi baterako eman ahal izango da.

17. atala.Eskatu ahalako garraioa.

17.1.Bederatzi plaza, gidariarena barne, baino gutxiagoko ibilgailuetan eta herrian sorrera duen eskatua ahalako garraioaren zerbitzua emateak, udal-baimena beharko du.
17.2.Udal-baimena eskatu beharko dute zerbitzu horren titular diren pertsona fisiko edo juridikoek eta eskari horri, indarrean den legediak eskatutako dokumentazioa, proposatutako ibilbidea eta egin nahi dituzten geldialdiak erantsiko dizkiote.
17.3.Baimenak, bertan jarriko den epealdirako bakarrik izango du indar, eta baimen berria eskatu beharko da hura eman zen baldintzen edozein aldaketarako.

18. atala.Herribideetan galerazitako jaaduerak.

18.1.Herribideetan ezingo da beste oinezko batzuentzat edo jarduera horiek egiten ari direnentzat arriskua edo eragozpena sor dezaketen jolas edo denborapasarik egiten utziko.
18.2.Edozein esparru edo zerbitzutara sartzeko iladak ordenaz egin beharko dira, banakako iladan, eraikinaren fatxaden kontra, galtzadara irten gabe eta etxebizitza eta dendetarako sarbideak libre utziz. Ilada horiek sortuko dituen jardueraren arduradunek, beharrezko den ordena-zerbitzua izan beharko dute bidea erabili behar duten pertsonei eragozpenak edo gorabeherak gertatzea aurreikusteko.
18.3.Debekatua dago salgai arriskutsuak herrian barrena zirkulatzea eta horretarako herria inguratzen duten bideak erabili beharko dira.
Salbuespen izaeraz, erabat behar-beharreko denetan ibilgailu hauei herri-gunera sartzeko baimena emango zaie, ondorengo arrazoiren bat gertatu delako eta, beti ere, ondorio bakar hauetarako egiten bada eta urtarrilaren 31ko 74/92 Errege Dekretuak xedatutako eran eta baldintzen pean eginez gero:
-Salgaien zamalanak egiteko eta salgaiak banatu edo zabaltzeko.
-Behar bezala justifikatutako eta besterik ezineko arrazoiengatik.
18.4.Herribideetan ibilgailuak garbitzea debekatua dago, hartarako leku zehatzen bat egokituko ez balitz izan ezik.

III. IDAZPURUA

ARAU-HAUSTEEN TIPIFIKAZIOARENA, HAIEN GRADAZIOAREN ETA HAIEI JARRI BEHARREKO ZIGORRAK ETA HAIEN PROZEDURA

I. ATALBURUA. ARAU-HAUSTEAK, HAIEN GRADAKETA ETA EZARRIKO ZAIZKIEN ZIGORRAK

19. atala.Arau-hausteen kontzeptu orokorra.

Administrazio-hutsegite izaera izango dute, agintarau honek arau-haustetzat jotzen dituen egintza edo ez-egite guztiak eta haren baitan ezarritako portaera-arauen aurkako jarrerak, martxoaren 2ko 339/90 E.D.L.ak eta honen arau-xedapenak ondorio hauetarako zuzenean ezartzearen kalterik gabe, lege penaletan tipifikatutako delitu edo hutsegiteak ez balira, kasu hauetan Administrazioak erruaren zatia horretarako eskuduntza duen jurisdikzioari pasatuko baitio eta zigor-prozedura gelditu egingo du, harik eta Agintaritza Judizialak epai finkoa ematen ez duen bitartean.

20. atala.Arau-hauste eta zigorrak.

20.1.Agintarau honi edo/eta gai honi buruzko araudi orokorrari egindako hausteak, arinak, larriak eta oso larriak izan ahalko dira.
20.2.Agintarau honi erantsita dator arau-hausteen eta haien zenbatekoen Eranskina.
20.3.Abiadura gainditzearen ondoriozko arau-hausteak, indarrean den legedian zehaztuta dagoen zenbatekoarekin zigortuko dira.
20.4.Alkoholdun edarien eraginpean gidatzeagatik sortutako arau-hausteak, arau-hausteen taula dakarren eranskinean jasotako zenbatekoarekin zigortuko dira.
Era berean, sustantzia sorgorgarrien edo antzekoen eraginpean gidatzea, eta sustantzia hauek edota alkohol-neurria jakiteko probei ezetza esatea, 30.000 pezeta arteko isunarekin zigortuko da.
20.5.Isunaren zenbatekoa, aipatutako Eranskinean ezarritakoa baino handiagoa izan daiteke, arau-hausteaz gain arrisku gehigarri eta zehatza sortzen duten egoera bereziak ematen direnean, kontuan izanik zirkulazioaren intentsitatea, bidearen ezaugarriak eta egoera, eguraldi edo ikuspen-egoera, ibilgailu eta beste erabiltzaile batzuen aldibereko konkurrentzia. Agintarau honen prezeptuak hausteagatiko zigorrak larritzeko arrazoi izango dira ondorengoak:
1.Behin eta berriz egitea hutsa.
2.3.500 kg-tik gorako B.G.P.ko ibilgailuak gelditu edo aparkatzea espaloi, anden eta pasealekuetan, erabat edo zati batean.
3.Suteetarako ur-hartuneren baten gainean edo haren erabilera oztopatuz aparkatzea.
4.Larrialdietarako irteeren aurrean apar-katzea.

II. ATALBURUA. ZIGOR-PROZEDURA

21. atala.
Motoredun ibilgailuen trafiko eta zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko zigor-prozedura, indarrean den legedian ezarrita dagoena izango da:
Martxoaren 2ko 339/90 E.D.L., motoredun ibilgailuen trafiko eta zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko Legea onartzekoa, eta otsailaren 25eko 320/94 E.D., motoredun ibilgailuen trafiko eta zirkulazio eta bide-segurtasuneko gaietako zigor-prozeduraren araudia arautzekoa.

22. atala.Isuna ordaintzea.
Isun-zigorraren ordainketa, gidatzeko baimen edo lizentzia indargabetzea bideratzen duen arau-hauste bat ez denean, salaketaren jakinarazpena egiten denetik hamar lanegunen buruan ordaindu ahal izango da, %20ko beherapenarekin.

23. atala.Prozedura eratzeko eta zigorrak jartzeko eskuduntza duten organoak.
Zigor-prozeduraren Izapidegilea, zigor-espedienteari hasera emateko ebazpenean Alkateak izendatutakoa izango da. Prozedura amaitzean, dagokion ebazpena emango du organo zigor-emaleak, eta hau Alkate-Lehendakaria izango da.

24. atala.Agintaritzaren agenteen betebeharrak.

Udaltzainak, Agintaritzaren agente izango dira eta Agintarau honi eta gai honetan indarrean diren legeei egindako arau-hausteak salatu behar ko dituzte.

III. IDAZPURUA

IBILGAILUAK IBILGETZEA ETA KENTZEA

I. ATALBURUA. IBILGAILUAK IBILGETZEA

25. atala.
Ibilgailuak herribidean ibilgetzea bidezko izango da ondorengoetan:
25.1.Gidariak, era horretako ibilgailuak gidatzeko gauzatzen duen administrazio-baimenik ez duenaren uste arrazoizkoa denean.
25.2.Ibilgailua gidatzeko baimena ez daramanean.
25.3.Administrazio akats edo akats teknikoak direla eta, zirkulazioa, pertsona eta ondasunei arrisku larria sortzen zaienean. Baita ibilgailuak, altuera, zabalera, pisu edo luzera handiegia duelako edo karga gaizki jarrita edo lotua daramalako, galtzadan kalteak egin dituenean.
25.4.Gidariak odolean legeak esandakoa baino alkohol-tasa handiagoa duenean, edo sorgorgarri edo antzekoen eraginpean dagoenean.
25.5.Gidariak odolean daraman alkohol edo sustantzia sorgorgarriak edo antzekoak neurtzeko proba egiteari uko egindakoan eta edari alkoholdun edo/eta sustantzia sorgorgarri edo antzekoak hartu izan dituenaren sintomak nabaritzen direnean.
25.6.Ibilgailua ibilgetzea indarrik gabe utziko da hura sortu zuen arrazoia desagertu orduko edota gidariaren ordez hartarako gaitua dagoen beste gidari bat jar daitekeenean, Agintaritzaren agenteei behar hainbateko bermea ematen badie eta hark parte hartzea interesatuak berak eskatu izan balu.
25.7.Arau-hausteren bat salatutakoan, salatuak ez balu kreditatuko ohiko egoitza estatu espainiarrean duela eta ez balu isunaren behin-behineko kopurua ordainduko edo bermatuko.
25.8.Ibilgailu bat araudia hautsiz aparkatuta dagoenean, baina zirkulazioa larriki nahastu gabe, eta honen gidaria ez balitz bertan izango edota, izanda, kentzeari uko egingo balio.
25.9.Ibilgailuak aparkatzeko gehieneko denboraldia ezarria dagoen zona batean aparkatua egongo balitz (TAO zona), eta ez balu derrigorrezkoa den txartel edo ordu-frogagarria izango, edota, hura izanda, baimendutako gehieneko egonaldi denbora gaindituko balu.

II. ATALBURUA. IBILGAILUAK HERRI - BIDETIK KENTZEA

26. atala.

Ibilgailuak herriko bidetatik kentzea bidezko izango da, eta herriak ibilgailuak jasotzeko duen biltegira eramatea, ondorengoetan:
26.1.Ibilgailuen edota oinezkoen zirkulaziorako edo herriaren zerbitzuren baten funtzionamenduari oztopo larria edo arriskua sortzen duen guztian.
26.2.Ibilgailua bertan behera laga dutenaren edota lapurtutakoa denaren arrazoizko ustea dagoenean edota hori pentsaraztera daramaten kalteak balitu.
26.3.Herribideko leku berean 30 egun baino gehiago egongo balitz aparkatuta.
26.4.Istripu bat dela medio, ibilian jarraitzeko moduan ez dagoenean.
26.5.Aurreko atalean zehaztutako eretakoren bat erabiliz ibilgailua ibilgetua denean, 5. paragrafoan ezarritakoa izan ezik, eta aipatutako arrazoia desagertzeko adinako epealdia igaro ondoren, honek jarraituko balu.
26.6.25.7. atalean xedatutakoari jarraituz ibilgailu bat ibilgetutakoan, lege-hausleak isunaren zenbatekoa ordaindu edota ordainketa hori bermatu nahi ez duenean.
26.7.Horretarako aginpidea duen Agintaritzak, ibilgailua bahitzeko esan eta udal biltegian uzteko agindua eman duenean.
26.8.Horretarako aginpidea duen Agintaritzak ibilgailua prezintatzeko esan eta udal biltegian uzteko agindua eman duenean.
26.9.Ibilgetuarazitako ibilgailua babesteko, hark dagoen tokian bidearen gainerako erabiltzaileeentzat edota ibilgailuarentzat berarentzat arriskua sortuko balu.
26.10.Ibilgailuak aparkatzeko gehieneko denboraldia ezarria dagoen zona batean aparkatua egongo balitz (TAO zona), eta ez balu derrigorrezkoa den txartel edo ordu-frogagarria izango, edota, hura izanda, baimendutako gehieneko egonaldi-denbora bi aldiz gaindituko balu.

27. atala.Kentzearen arrazoiak.

Adierazpen gisa, honelakoetan hartuko da ibilgailu bat Agintarau honetako 26. atalaren 1. azpiataletan zehaztutako egoeratan dagoela eta, beraz, hura kentzea justifikatua dagoela aparkatuta dagoenean:
27.1.Gelditzea debekatuta denetan.
27.2.Bigarren iladan dagoenean.
27.3.Beste gidariei maniobra arriskutsuak eragiten dizkien lekuren batean dagoenean.
27.4.Seinalizatutako oinezkoen igarobide batean, osorik edo zati batean, dagoenean.
27.5.Garaje-igarobide bat erabat edo zati bat hartzen duenean.
27.6.Zamalanetarako jarritako gune bat osorik edo zati batean hartzen duenean, erabilera-orduetan.
27.7.Garraio publikorako geltokietan osorik edo zati batean, haren jarduera-ordutegian.
27.8.Larraialdi edo segurtasun-zerbitzuetarako espreski gordetako lekuren batean edota era honetako ibilgailuak lekuren batera iristea oztopatzen dutenean.
27.9.Behar bezala seinalizatutako ikuskizunetarako lekuen larrialdietarako irteeren aurrean, haiek ematen duren orduetan.
27.10.Zirkulaziorako errei batean.
27.11.Espaloi, kai, aterpe edo oinezkoentzako guneren baten gainean, osorik edo zati batean.
27.12.Bide publikoaren gainerako erabiltzaileei trafiko seinaleak ikustea galerazten zaienean.
27.13.Bide publiko batetik datozen gidariei beste bide bateko trafikoa ikustea eragozten dienean.
27.14.Eraikinen baterako sarrera erabat edo neurri batean eragozten duenean.
27.15.Erabilera publikoko aparkaleku edo gordelekuren batera iristea, han zirkulatzea edo aparkatzea eragotziz edo zailduz.
27.16.Aparkatzeko gunetik kanpo ateratzea, zirkulazio zonaldea hartuz.
27.17.Auzokideentzat arriskua sortuz, dagoen egoeragatik edo eragozpena, soinu-alarma edo bozina, turuta, hasi delako.
27.18.Gutxitu fisikoentzat behar bezala seinalizatutako guneetan.
27.19.Seinalizazioa, garabia erabiliko denaren seinalearekin indartuta dagoen tokietan.
27.20.Asteartetan egingo den asteroko azokarako egokitutako lekuan, 06.00etatik 14:00ak bitartean.
27.21.Hilaren hirugarren asteazkenean egingo den hileroko nekazaritza-feriarako egokitutako tokian, 12:00etatik 20:00ak artean.

28. atala.

Ibilgailuak eramateko udal-biltegirik ez izatean edota, halakorik izan arren, lekurik ez balego, aparkamendu edo aparkatze irregularreko egoerarekin batera zirkulazio-eragozpenak sortuko balituzte, asteartetako azoka edo asteaz- kenetako hileko feriarako postuak jartzea eragozten dutenean, edo dagokien pasabide seinalea duten garajeetarako sarrera/irteera eragzozten dutenean eta/edo 27. atalean isladatutako egoeretan, aipatutako lekutik garabia erabiliz jaso ahal izango dira eta ibilgetuak aparkalekutarako gordetako leku batean, Agintaritzaren agenteak esango duen tokian, eta egoera horretan jarraituko du kentze horri dagokion tasa ordaindu artean.

29. atala.Beste arrazoi batzuek.

Ibilgailuak kaletik kenduko dira arau-hausterik egin ez arren edota isuna ordaintzeko beharrik ez izan arren, ondokoetan:
29.1.Behar den baimena duen ekitaldi publikoren batek hartu behar duen tokian aparkatuta dagoenean.
29.2.Kalea garbitu, konpondu, seinalizatu edo mantenimendu-lanak egin behar direnean.
29.3.Behar bezala arrazoitutako larrialdietan.
Horrelakoren bat gertatuz gero, eta 5.4. atalean esandakoaren kalterik gabe, ibilgailuaren titularrari kaletik zergatik kendu den azaltzen ahaleginduko da udala, eta hala balegoke, titularra topatu.
30. atala.Ibilgailuak kentzea geraraztea.
Ibilgailua kentzen ari direla gidaria azaldu eta ibilgailua behar den lekuan aparkatuko balu, erretiratzeko lana une hartan bertan geraraziko da. Tasei dagokienez, kasu horretan, ordenantzak dioenari jarraituko zaio.

IV. IDAZPURUA

ABANDONATUTAKO IBILGAILUAK

I. ATALBURUA. HERRIBIDEETAN

31. atala.
Ondorengo egoeretako bat gertatuz gero esango da ibilgailu bat abandono-egoeran dagoela:
31.1.Herribideko leku berean, lekuz aldatu gabe, 30 egun baino gehiagoan aparkatuta balego.
31.2.Abandono egoeran dagoela edota bere kabuz mugitzeko gauza ez dela arrazoiz pentsaraz dezaketen kalteak izango balitu.

32. atala.

Abandonu egoeran dagoen ibilgailuak zir-kulazioan edo zerbitzu publikoren baten funtzionamenduan halako arriskurik edo oztopo larririk eragiten ez duen bitartean, hala egingo balu berehalakoan jasoko baita ibilgailu hori, era honetan arituko da:
32.1.Kenduko denaren berri emango zaio Ibilgailuen Erregistroan haren titular gisa agertzen denari, eta hamar eguneko epea emango zaio hura jasotzeko eta abandonu egoera hori aldatzeko.
32.2.Hamar egun horiek igaro eta gero, ibilgailuak abandonu egoera berean jarraituko balu, udal-biltegira jasoko da, dagokion zigor-espedienteari hasera ematearen kalterik gabe.
32.3.Abandonatutako ibilgailuak jasotzearen ondorioz sortuko diren gastuak, haien titularren kontura joango dira.

II. ATALBURUA. UDAL BILTEGIAN

33. atala.
Trafiko arauren bat haustearen, trafiko-istripuen, epaitegietako jardunbide amaituren baten edo behar bezala arrazoitutako beste arrazoiren baten ondorioz Udal biltegira jasotako ibilgailuak, abandonatutako ibilgailutzat hartuko dira titularrek edo jabeek ez badituzte haiek jaso biltegira sartu edo haiei buruzko prozesua bukatu eta hilabetera, eta hurrengo atalean aurreikusi den eran jokatuko da.

III. ATALBURUA. ABANDONATUTAKO IBILGAILUAK BESTERENTZEA

34. atala.
34.1.Hartarako jarritako lokal edo biltegietan jasoak dauden ibilgailuak enkante irekian salduko ditu Udalak, espreski eta formalki jakinarazia izan ondoren haiek jaso eta biltegian utzi direla haien titularrei, hilabete baino gehiago iragan denean titularrek ibilgailuen kargu egiteko beharrezko neurririk hartu gabe.
34.2.Jasota dauden ibilgailuen titularrak ezezagunak balira edota bizileku ezezagunean baleude eta haiek bilatzeko egindako lanak hutsak gertatuko balira, aurreko atalak dioen jakinarazpen hori Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako Ediktoen bidez egingo da, titularren kontura, agertuko balira, eta ahalik eta zehaztasunik handienarekin zehaztuko dira ibilgailu horien ezaugarri eta argibideak.
34.3.Abandonatutako ibilgailuak enkante irekian saldu baino lehen, Udalak, Industria Ordezkaritzarekin eta/edo Probintziako Trafiko-Buruzagitzarekin, indarrean den legediaren arabera era honetako ibilgailuek bete behar dituzten betebeharrak tramitatuko ditu.
34.4.Aipatu berri diren xedapenak ez dira ezarriko prozedura judizialpean diren trafiko egintzetan sartuak daudenean ibilgailuak, haren tramitazioa egiten ari den bitartean.
34.5.Ibilgailuak enkantean saltzetik ateratako diru-kopurua, ibilgailu horiek jasotzeak eta zaintzeak eta enkanteak berak sortuko dituen gastuak ordaintzeko erabiliko da aurrenik. Gainerakoa, ibilgailuaren titularrarentzat gordeko da bi urteko epean. Epealdi hori igarotakoan, Udalari esleituko zaio.

35. atala.
Ibilgailuen titularrek espreski adierazi izan balute ibilgailuei uko egiten dietela Udal Administrazioaren alde, honek egokien iritzitako eran erabiliko ditu ibilgailuak.

36. atala.
Abandonatutako ibilgailuak besterentzeko prozedurak ez du aldatuko ibilgailuak abandonatuta uzteagatik edota aipatutako titularitate harengatik sortutako aurretiko obligazioengatik haien titularrek duten erantzukizuna.

V. IDAZPURUA

INMOBILIZAZIO, JASOTZE ETA BILTEGIAN GORDETZEAREN HERRI-ZERBITZUA EMATEAGATIK SORTUTAKO TASENA

37. atala.
Ibilgailua herribidean ibilgetze eta/edo handik jasotzearen zein hartarako jarriko den biltegian gordetzeagatiko zerbitzua emateagatik sortuko den tasa, ekitaldi bakoitzerako dagokion Agintarauak ezarriko duena izango da.

38. atala.
Ibilgetzearen agindua kentzea eta aurrez garabiarekin kendutako ibilgailua itzultzea, titularrari edota baimendutako pertsonari bakarrik egin ahal izango zaio, dagozkion tasak ordaindu edota ordaintzeko bermea jarri ondoren, 29. atalean aurreikusi diren kasuak izan ezik.

39. atala.
Aipatutako tasak, ibilgailua jasotzeko eta eramateko eragiketak egiterari ekiten zaionean, ibilgailua katigatzen den unetik, ordaindu beharko dira.

Azken xedapena.
Agitarau hau, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hamabost egunetara jarriko da indarrean.

Arau hausteak

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea