wrapper

kirola sub

Incognita patagonia

Iaz Joxe Takolo Beka irabazi zuten Ibai Rico eta Eñaut Eizagirre izan dira Udalean, Incognita Patagonia espediziotik bueltan, egin dutena eta bizi izan dutena kontatzeko. Duela hiru aste inguru itzuli ziren Txileko Cloue izotz eremutik, hango glaziareak zehazkatu, aztertu eta hango metereologia estazioak abian jarri ostean. Eguraldia lagun izan ez badute ere, eremu ezezagun horren inguruko informazio ugari ekarri dute Euskal Herrira. Gustura itzuli dira eta egindakoa azaldu nahi izan diete udal ordezkariei, gaur.

Mendizaleak eta ikerlariak dira kideak, eta horixe izan dute helburu afizio eta ofizio dituztenak elkartu eta proiektua gauzatzea: "Ez da gaur egungo proiektu ohiko bat. Garai bateko espedizioen antz gehiago izan du gaur egungoena baino. Leku isolatua da Cloue izotz eremua, ezezaguna, eta oso informazio gutxi izan genuen prestaketa lanetarako ere", azaldu du Ricok. Puerto Willimas arte hegazkinean iritsi ziren, eta handik Northanger belaontzian ibili ziren Cloue izotz eremuan. Han, ibilaldiak iraun zuen 35 egunak hainbat gauza egiteko aprobetxatu dituzte.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea