wrapper

kirola sub

erremonte

Maiatzaren 27an, hasiko da Azpeitiko XVII. Erremonte Txapelketa, eta uztailaren 1a bitartean ostiralero (ekainaren 17an salbu) txapelketako ligaxkako partiduak izango dira Izarraitz pilotalekuan. 6 bikotek hartuko dute parte, bi multzotan banatuta; A taldean arituko dira, Etxeberria IV.na, Zaldua, Matxin III.na, Labaka, Otaegi eta Ion. Eta B taldean, berriz, Matxin VI.na, Agirrezabala, Segurolak, Aizpuru III.na, Ansa II.naeta Larrañaga.

Estitxu Elduaien Kirol batzordeburuak Udalak erremontearen aldeko apustua berretsi du: "Gure kirola eta tradizioa da, eta erremontearen aldeko apustua egiten dugu. Ez du beste hainbat kirol bezalako indarra, baina geurea da". Bide batez, herritarrak animatu nahi izan ditu txapelketetako partiduetara joateko, eta gogorarazi du Udala sarrerak zozkatzen ari dela. Oriamendiko ordezkariek, "erremonteak Azpeitian bizirik jarraitzeko Udalak egiten duen ahalegina" eskertu nahi izan dute.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea