wrapper

kirola sub

 

aizkora

Zapatuan, maiatzak 28, 19:00etatik aurrea jokatuko da Urrezko Aizkolari Banakako Txapelketa Eusko Label Sari Nagusiaren finala, Izarraitz pilotalekuan. Aitzol Atutxa Atutxa II.na, Jon Rekondo, Xabier Orbegozo Arria V.na eta Eneko Otaño izango dira aurrez aurre. XIX. finala izango da, guztiak Azpeitian jokatu dira, eta Azpeitiko Udalaren izenean, Estitxu Elduaien kirol batzordeburuak "herri kirolen aldeko apustu sendoa egiten" dutela adierazi du eta horretan jarraitzeko asmoa azaldu du.

Luis Mari Bengoa txapelketaren antolatzaileak "eskerrak" eman dizkio Udalari beste urte batez finala Azpeitian izatea posible egiteagatik. Aitzol Atutxa bost urtez jarraian txapeldunorde geratu da sariketa honetan, eta "irabazteko gogoz" etorriko dela aitortu du. Eneko Otaño eta Arria V.nak Urrezko Aizkolari Banakako Txapelketa jokatzen duten lehenengo aldia da aurtengoa. Biak ere etxetik gertu izango dira, eta "gogotsu" daudela esan dute. Otaño iaz gazte mailako txapeldun izan zen txapelketa honetan, eta aurten, berriz, urrezko mailako finalean sartzea lortu du. Arria V.na berriz, aizkora txapelketetara itzuli ostean iritsi da finalera. Denak ere bat egin dute "goi mailako finala" izango dela azpimarratzean.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea