wrapper

kirola sub

azpeitibili

Datorren astelehenean egongo zaio hasiera Azpeitibili, osasun ibilbideen ikasturteari. Azpeitiko Udalak eremu guztietako herritarren artean ariketa fisikoa sustatzeko ahaleginean segitzen du, eta ibilbideen programa honi jarraipena eman eta berrikuntzen bidez herritar gehiagok parte hartzea lortu nahi da. Horrela, adineko azpeitiarrak bizimodu aktibo eta osasuntsua izatera bultzatu nahi dira.
Aurten, ekimenean parte hartu nahi dutenek ez dute izenik eman beharko, eta debaldeko zerbitzua da. Nahikoa izango da ibilibidea proposatutako egunean eta orduan sanagustinpera, udaletxe azpira azaltzea, urriaren 20an Ekainberriko Kobaluzotik Zestoara egingo denean izena eman beharko da (Gizarte Zerbitzuetan edo 943 15 00 95). Astelehenetan (11:00etatik 12:15etara) eta ostegun goizetan (10:00etatik 11:30etara) egingo dira, eta aurreko urteetan bezala, ibilbideak gidatuko dituen pertsona bat egongo da.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea