wrapper

kirola sub

Igande arratsaldeetako aisialdi-aktiboa bultzatu asmoz, ping-pong eta squash txapelketa antolatu dira kiroldegian. LHko 6. mailako eta DBH1eko gaztetxoei zuzendutako ekintzak izango dira, eta zapatuan hasiko dira txapelketak.

Urriaren 23an, azaroaren 13 eta 27an eta abenduaren 4an izango dira partiduak 16:30etatik aurrera. Bertan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. Bazkideentzat debalde izango da eta bazkide ez direnek 2 euro ordaindu beharko dute. Materiala norberak eman beharko du.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea