wrapper

kirola sub

Kirol jardueren ohiko ikasturteari urrian hasi bada ere, ekintza zabaldu nahian, azarorako, Gimnasia Abdominal Hipopresibako jardueran astelehenetan eta asteazkenetan, 15:15etatik 16:00etara talde berria sortu da, eta nahi duenak izena eman dezake. Kirol Patronatuak eskaintza berri horrez gain, oraindik ere jarduera batzuetan tokia dagoela jakinarazi du. Beraz, interesa duen edonork igerilekuan eska dezake informazioa  (942 81 41 21) edota izena ema. 

Haurrentzat igeri ikastaro trinkoa

Abenduan igeritan ikasteko edo hobetzeko haur eta gaztetxoentzat ikastaro trinkoak egingo dira, eta dagoeneko eman daiteke izena. Hiru eta bost urte arteko haurrentzat jolasen bidez urari beldurra galtzeko ikastaroa egingo da. Ikastaroa astelehenetik ostiralera, 17:30etan izango da. Prezioa berriz, 54,08 eurokoa izango da bazkideeentzat eta 96,44 eurokoa bazkide ez direnentzat.

Sei eta bederatzi urte bitartekoen ikastaroan, berriz, ariketen bidez igerian erakutsiko zaie. Ikastaro hori ere astelehenetik ostiralera eskainiko da 18:30etatik aurrera. Prezio bera izango dute bi ikastaroek.

bi ikastaroak azaroaren 29tik abenduaren 23a bitartean egingo dira. Informazio gehiago nahi duenak edo izena eman nahi duenak igerilekuarekin jarri behar du harremanetan.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea