wrapper

kirola sub

Astindu Adina! Astea, martxa onean eta bizi

lehen sorospenak

Astelehenean hasi zen Astindu Adina! Astea. Ordtutik, diabetesari buruzku hitzaldi tailerra, bolo txapelketa, masaje tailerra eta atzo bihotz-parada baten aurrean jakin beharreko lehen zereginen inguruko tailerra egin zituzten. Baina oraindik ere badago zertaz gozatu. Eguraldia lagun, gaur 10:00etan plazatik abiatutaoinezko ibilaldia egiteko aukera izango da. Arratsaldean, berriz, bastoian zergatik eta nola erabili ikasteko tailerra ere izango da 16:30etatik 18:00etara igerilekuan.  Astea, biharko ekintzekin bukatuko da.

Gehiago irakurri

Mendi lasterketa egiteko langak irekiko dira zapatuan

Larunbatean, hilak 7, Izarraitz Mendi lasterketa jokatuko da, eta hori dela eta, honako abixua eman nahi die Udalak ibilbidea pasatzen den lurretako jabe eta baserritarrei: Lagun Onak Mendi Bazkunak, lasterketaren antolatzaileak, bideko langak irekita utziko ditu eguerdian, eta iluntzean, lasterketa amaitu ostean, berak itxiko ditu guztiak.

Bai Udalak eta bai Lagun Onak Mendi Bazkunak eskerrak eman nahi dizkie, aldez aurretik, lasterketa hau igarotzen den eremuko lur jabeei, beren borondate ona ta laguntzagatik, eta sortu daitezkeen eragozpenengatik barkamenak eskatzen dizkiete aldez aurretik.

Gehiago irakurri

Uztailean igeri ikastaro trinkoak eskainiko dira haur eta gaztetxoentzat

igerilekua

Uztailerako igeri ikastaro trinkoak antolatu ditu Udal Kirol patronatuak. 4 urtetik 13 urte bitarteko haur eta gaztentzoentzako ikastaroak izango dira: 4 eta 6 urte bitarteko haurrak 10:00etatik 11:00etara izango dituzte klaseak astelehenetik ostirala bitartean. 7tik 13 urte bitartekoak, berriz, 9:00tan hasiko dira. Uztailaren 4tik 22ra bitartean egingo da ikastaroa, eta izen emate epea maiatzaren 18an irekiko da.

Ikastaroaren prezioa 54,08 eurokoa izango da Kirol Patronatuko bazkideentzat eta 94, 66koa bazkide ez direnentzat.

Informazio gehiago nahi dutenek zein izena eman nahi dutenek igerilekura jo dezakete.

Gehiago irakurri

Joxe Takolo Beka, Lagun Onak Mendi Bazkunarentzat, mendizaletasuna ikertzeko

 

DSC 0152

Borobila eta berezia, horrela definitu du Estitxu Elduaien Kirol Batzordeburuak aurtengo Joxe Takolo Beka: "Borobila, alde batetik, 15. edizioa delako, eta berezia herriko talde batek irabazi duelako", adierazi du Elduaienek. Gaur eguerdian egin da beka ematea, eta bertan Izan dira Estitxu Elduaien eta Eneko Etxeberria udal ordezkariez gain, Joxe Takolo zenaren senideak, epaimahai teknikoko kideak eta Aitor Unanue Lagun Onak Mendi Bazkunako lehendakaria.

Elduaienek zein Unanuek inflexio puntu gisa definitu dute aurtengoa: "15 urte dira beka honen oinarriak jarri genituela, asko aldatu da ordutik goi mendizaletasuna eta mendizaletasuna aztertuz, beka honen izaera aztertzeko eta berdefizitzeko unea da", azaldu du Elduaienek. Gainera, azken urteotan proiektuen kopurua zein horien kalitateak nabarmen behera egin duela azaldu dute. Aurten, adibidez, proiektu irabazleaz gain beste bat soilik aurkeztu da.

Gehiago irakurri

Bizitza aktiboa sustatzeko 'Astindu Adina! Astea', maiatzaren 2tik 9ra

astindu adina astea

Ariketa fisikoa egin eta bizitza aktiboak izugarrizko onurak ditu gizakion osasun fisiko eta mentalean, hori diote hainbat eta hainbat adituk. "Adituek hori esateaz aparte, ordea, norberak ere ederki antzematen du hori ariketa fisikoa egin edota mugitzean, eta pertsona aktiboek medikuarengana buelta gutxiago egiten dituztela ere segurua da", adierazi du Estitxu Elduaien Kiroletako Batzordeburuak gaur Astindu Adina! Astea aurkezteko prentsaurrean.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information