wrapper

kirola sub

Azpeitiko Kirolaria 2015 Saria, Ilunpeko pilotarientzat izan da

P1090217

Ilunpe pilota elkarteko kideek jaso dute Azpeitia Kirolaria 2015 saria. Larunbatean izandako sari banaketan jaso zuten oroigarria, Eneko Etxeberria alkatearen eskutik eta Kirol Batzordeak agertu zuenez, urtean zehar izandako lorpenek eraman zuten erabakia hartzera. Izan ere, 2015 urtean zehar Ilunpeko pilotariek Gipuzkoako Eta Euskal Herriko Herriarteko Txapelketak irabazi dituzte. Ilunpe elkarteaz gain, gainontzeko kirol taldeek ere beren kirolaria hautatu zuten. Hala, honako kirolari hauek ere sariak eskuratu zituzten;

Gehiago irakurri

Kirol Patronatuak 2016ko kuotak berriatzeari ekingo dio eta Udalak hobariak eskaintzen dituela gogorazi nahi du

Azpeitiko Udal Kirol Patronatuak 2016ko abonu mota berritzeari ekingo dio berehala eta horregatik, hobarien onuragarri diren guztiei jakinarazi nahi zaie dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko dutela lehenbailehen. "Batez ere, sendiko abonu barruan dauden 18 eta 25 urte bitarteko seme alabek eta langabezian dauden gizon eta emakumeek, izan ere, ziurtagiriak aurkeztu gabe ezinezkoa izango da beherapena egitea eta".

Hobariak eta zenbateko beherapenaren zehaztapenak, jarraian;

Gehiago irakurri

Larunbatean banatuko dira 2015 urteko kirolari onenen sariak

Larunbatean, abenduak 19, banatuko dira urteko kirolari onenen sariak. Ekitaldia 12:30ean hasiko da udaletxeko areto nagusian eta guztira, 14 izango dira sarituak. Honela, herriko kirol talde bakoitzak bere kirolaria hautatu du saria hartzeko eta jarraian, Udal Kirol Batzordeak 2015eko kirolari onena izendatuko du. Honako hauek dira beren hautagaia aurkeztu duten taldeak; Iraurgi SB, Lagun-Onak FT, Lagun-Onak MB, Lagun-Onak TE, Izarraitz IE, Garmendipe Bolo taldea, Azpeitiko Karate taldea, Kimura Judo Kluba, Escuderia Lagun-Artea, Xeye Atletismo taldea, Ilunpe pilota taldea, Xaputarrak Xake kluba, Ikasberri Kirol Elkartea eta Sokaitz Eskalada Taldea.

Gehiago irakurri

Herritar guztiei zuzendutako lasterketa irekia izango da aurtengo San Silbestre probako berrikuntza nagusiena

sansilbestre2015

Azken urteetako ohiturari jarraituz, azpeitiarrek korrika amaitu ahal izango dute urtea San Silbestre krosari esker. Xeye Atletismo Taldeak Urola Kostako Hitza-ren laguntzarekin eta Udalaren babesarekin antolatutako lasterketak XV. edizioa beteko ditu abenduaren 31an, eta bi berrikuntza nagusi izango ditu; batetik, lasterketa irekia-inklusiboa egingo da lasterketa nagusiaren aurretik, eta bestetik, parte hartzea kopurua mugatua izango da. Lasterketa irekia, Xeye Atletismo Taldekoek eta Txolartekoek elkarrekin antolatu dute eta 10:45ean hasiko da. "Edonork parte hartzeko neurrikoa da, eta norbere martxan egiteko aukera izango du. Izaera irekia eman nahi diogu, aniztasuna eta inklusiboa izatea, horregatik parte hartzera animatu nahi ditugu herritarrak Gu ilusioz beteta gaude behintzat, kamisetak eta guzti egin ditugu..." adierazi du Txolarteko kide den Olatz Aguadok. Azpeitiko Udaleko Kirol batzordebru den Estitxu Elduaienek ere lasterketa herrikoia izateko egindako ahalegina txalotu du; "Balio propioa ematen dio lasterketa herrikoia izateko egin duten saiakera berezia. Izan ere, kirol arloan askotan ahaztu egiten da  herrikoi izaera, eta aurten, kutsu berezi hori nabarmendu nahiko nuke; aniztasuna eta inklusiboa".

Gehiago irakurri

Azpeitiko I. Txakur-Krossa egingo da igandean, abenduak 20, Sanjuandegi auzoan

txakur-krossa

Abenduaren 20an, igandea, Azpeitiko I. Txkur-Krossa egingo da Sanjuandegi auzoan. Herriko talde eta eragile desberdinek, Udalarekin elkarlanean antolatutako ekimenak filosofia herrikoia du eta "horregatik, herritarrak parte hartzera animatu nahi ditugu. Lasterketan parte hartzeko edozein txakur arrazak balio du. Hori bai, txakurrek txertoak eguneratuta izatea behar-beharrezkoa izango da", agertu du Borja Eizagirre antolatzaileak. Lasterketa egunean, 10:00etan lau kilometroko lasterketa motza hasiko da. Lasterketa nagusia 11:00etan hasiko da eta Euskal Herriko Txakur Krosa Ligan puntuagarria izango da. Bukatu ostean umeen lasterketa txiki bat antolatu dute. Gaztetxo bakoitzak heldu batekin parte hartu beharko du. Eguna bukatzeko, Mushing erakustaldia prestatu dute, Andoni Azpillaga munduko txapeldunordearen eskutik.Azpeitiko Udalak lasterketa modalitate berria ezagutarazteko emandako pausoa eskertu nahi izan du; "Lasterketa berezia da, ohikotik aldentzen da, gainera, lasterketaz gain ekintzak izango dira eta, parte-hartzea sustatzeko lanean ari zarete. Azpeitiko Udalak Andoni Azpillagari omenaldi bat egiteko aprobetxatuko du lasterketa eguna, izan ere, modalitate honetako munduko txapeldunordea herritarra da, eta kirol hau sustatzeko egiten duen lana errokonozitu nahi diogu", aurreratu du Estitxu Elduaien Kirol batzordeburuak.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea