wrapper

kirola sub

Kiroldegiko harrera zerbitzua berreskuratu eta ordutegia zabaltzea erabaki du Udalak

kiroldegikoharrera

Azpeitiko Udalak kirol instalazioen berregituraketa egin zuen orain hilabete batzuk. Egituraketa berri horretan, norbanakoentzako kirol eskaintza nagusia igerilekuko kirolgune berrian kokatu zuen eta kiroldegiko instalazioa herriko taldeentzat gelditu zen orokorrean. Horrela, kiroldegiak harrera eta zaintza zerbitzurik ez zuela beharko aurreikusi zuen Udalak, eta zerbitzu hori tabernatik bideratzea erabaki zuen. Hilabete hauetan, ordea, sistema horrek ez duela behar bezala funtzionatzen ikusi da eta kiroldegiko harrera eta zaintza zerbitzua berreskuratzea erabaki du Udalak. Honela, kiroldegiko harreran pertsona bat egongo da aurrerantzean.

Harrera zerbitzua berreskuratzearekin batera, kiroldegiko ordutegia zabalduko da:

Gehiago irakurri

Kirol eragileekin elkarlana hobetzeko bilera irekia antolatu du Udalak

Azpeitiko Udalak urteak daramatza herriko talde eta eragileekin elkarlanean. Mahai desberdinak eratu dira azken urteetan (euskara, kirola, festak...) eta bertan, alor bakoitzean garrantzitsuak diren gaiak jorratu dira. Orain, ordea, pauso bat gehiago eman nahi du Udalak eta elkarlana hobetzeko neurriak aztertu nahi dira. Honela, kirol eragileekin elkarlana hobetzeko bilera irekia antolatu du. Kiroletako bilera urriaren 28an, asteazkena, izango da, 20:00etan udaletxean. Ahalik eta partaidetza handiena izatea nahi da eta horregatik, deialdi zabala egiten da; norbanako kirolariei, herriko kirol taldeei eta kirolaren inguruan interesa duen herritar ororei gonbidapena egin nahi zaie. "Kirol taldeak ez ezik, norbanakoak ere etortzea nahiko genuke. Izan ere, perfil oso ezberdineko herritarrek egiten dute kirola Azpeitian, eta ahalik eta gehienen iritziak eta ekarpenak jaso nahi ditugu, hemendik aurrerako elkarlana hobetzeko eta sendotzeko", agertu du Kirol batzordeburua den Estitxu Elduaienek. Bileran, Udala eta kirol eragileen arteko elkarlana nola hobetu aztertuko da: elkarlan horren inguruan orain arte izandako esperientzia baloratu eta aurrera begira, guztien artean nola hobetu daitekeen hausnartu. Azpeitiko Udalak herritarrak parte hartzera animatu nahi ditu, "elkarlanean denok dugulako asko irabazteko". Beraz, animatu eta hartu parte!

Gehiago irakurri

Gipuzkoar ugariz osaturiko Iraurgi Saskibaloi taldea aurkeztu dute

saski16-16

Larunbat eguerdian aurkeztu zituen Iraurgi Saskibaloi taldeak 2015-2016 denboraldian goi mailan lehiatuko diren bi taldeak; Añares Rioja ISBko neskak eta Sammic ISBko mutilak. Ekitaldian izan ziren Foru Aldundiko Kirol diputatua den Goizane Alvarez eta Azpeitiko alkatea Eneko Etxeberria eta Estitxu Elduaien Kirol zinegotzia bi taldeak babesten, izan ere, gipuzkoar ugariz osatutako bi talde ditu Iraurgik. Bestalde, 2015-2016 denboraldirako bazkidetza kanpaina abian jarri du Iraurgi Saskibaloiak, "Egin amets gurekin" lelopean eta zabalkunderako bideoa prestatu du. Ikusi bideoa, hemen.

Gehiago irakurri

Ikuskizuna eta segurtasuna bermatu nahi ditu XXXIII. Urrakiko Igoerak

urrakikoigoera15

Igandean jokatuko da XXXIII. Urrakiko Igoera Azpeitia eta Bidegoian artean. 33. edizioa beteko duen lasterketa, Euskal Herriko Mendi Txapelketarako puntuagarria izango da eta partaidetza altua izango du, izan ere, ia 80 gidarik eman dute izena. Antolatzaileen esanetan, "garaipena lortzeko norgehiagoka handia izango da, Iraola, Ordoki eta Cestafe dira monoplazetan faboritoak eta turismoetan, aldiz, Tarsicio, Labaka eta Eizmendi". Larunbatean Epaitegiko plazan egingo dira egiaztatze administratiboak eta teknikoak 15:00etatik aurrera eta igandean, 10:00etan hasiko da proba. "Kirol proba honek ikuskizun handia eskaintzen du, jende asko erakartzen du gainera gure herrira, eta dena ondo joatea espero dugu, beti ere segurtasun neurriak bermatuta", agertu du Kirol batzordeburu den Estitxu Elduaienek.

Gehiago irakurri

Jump! eta Total Training ikastaro berriak ezagutzeko ate irekiak antolatu ditu Kirol Patronatuak

Azpeitiko Kirol Patronatuak ikasturte berriari ekin dio, eta eskaintzaren baitan, ikastaro berriak prestatu ditu; Jump! eta Total Training. Bi ikastaro berri hauek gertutik ezagutu ahal izateko, Kirol Patronatuak ate irekiak antolatu dira. Kirol ordezkariek herritarrak gonbidatu nahi dituzte urriaren 19 eta 23 bitartean igerilekura gerturatu eta ikastaroak ezagutzera, horretarako, igerilekuko harreran izena eman beharko da.

Ate-irekian egutegia honako hau izango da:

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea