wrapper

kirola sub

Emakumeak taldean korrika egiteko saioak urriaren 19an hasiko dira

Emakumeen kirol jarduera sustatzeko helburuarekin, Udalak talde bat osatzeari ekin dio azken asteetan. Talde honen bidez, emakumeak taldean korrika egitera bultzatu nahi dira urte guztian zehar. Honela, Egoitz Arrutik gidatuko dituen saioak urriaren 19an, astelehenean, hasiko dira eta astelehen eta asteazkenetan izango dira 19:00etatik 20:15era bitartean. Interesatuek oraindik izena eman dezakete igerilekuan, eta KIrol Patronatuko bazkideek 20 euro ordaindu beharko dute hilean eta bazkide ez direnek, 25 euro. Azpeitiko Udalak emakume guztiei zabaldu nahi die aukera, korrika egiten hasi nahi dutenei, eta baita jada egin arren, korrika egiteko lagun talde bat nahi dutenei ere. Gainera, bakoitzak bere erritmoa markatuko du, elkarrekin irten arren, norberak jarriko baititu bere helburuak. "Saioak ez dira korrika hutsean oinarrituko, beste gaitasun fisikoak ere landuko dira; besteak beste, flexibiltatea eta indarra", agertu dute arduradunek. Gainera, taldean parte hartzen duten emakumeek ludoteka zerbitzua eskatu ahal izango dute.

Gehiago irakurri

Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa jarriko du Udalak

Behobia-Donostia lasterketa azaroaren 8an izango da aurten eta Udalak, autobus zerbitzua eskainiko du lasterketerara joan ahal izateko. Autobusa Azkoitiko liburutegi aurretik abiatuko da 07:10ean eta ondoren Azpeititik igaroko da eta igerileku aurrean egingo du geldialdia 07:20ean. Donostiatik itzulera, berriz, bakoitzak bere kabuz egin beharko du. Autobuserako izena eman nahi dutenek igerilekura joan behar dute eta 8 euro ordaindu. Izena emateko eperik ez dago, autobuseko plaza guztiak bete arte egongo da izena emateko epea, 87 plaza denera.

Gehiago irakurri

Urriaren 31ko Ikasberri Kros Mistoan parte hartzeko izen-ematea zabaldu da

kros mistoa

Azpeitiko Herriarteko VI. Kros Mistoa urriaren 31ean izango da aurten eta Ikasberri Kirol Elkarteak dagoeneko zabaldu du izen-emate epea. Parte hartzeko, bikoteko 20 euro ordaindu behar dira eta izena Azpeitiko Aitzaki Kirolak, Aradi-Robers Kirolak, Santi Lazkano eta Mugi Kirolak dendetan eta Azkoitiko Plaza Berri Sport dendan eman ahal da. Internetez, berriz, www.herrikrossa.com webgunean sartu beharko da. Azkenik, lasterketa egunean bertan ere inskribatu ahal izango da, baina 30 euro ordaindu beharko dute bikoteek. Berrikuntza bezala, 14 eta 18 urte bitarteko gazteek parte hartzeko aukera izango dute baina beti ere, gurasoen edo arduradunen baimenarekin.

Gehiago irakurri

Kirol elkarteek urriaren 31ra arte dute diru-laguntzak eskatzeko

Azpeitiko kirol elkarteek Udal diru-laguntza zuzenak eskatzeko epea zabaldu da dagoeneko eta eskaera egiteko azken eguna urriaren 31 izango da. Laguntza hau, ohiko kirol jarduerari lotutakoak dira, eta diru laguntza jasotzeko aurkeztu behar den dokumentazioak 2014-2015 denboraldian oinarritutakoa izan behar du. Urte naturalari lotzen zaizkion kirol-modalitateak, aldiz, 2016ko urtarrilaren 1-31ra bitartean aurkeztu beharko dituzte eskaerak. Eskaera urrian egin behar duten elkarteei gogorarazi nahi zaie, aurkeztu behar duten dokumentazioa 2014-2015 denboraldian oinarritu behar dela. Aldiz, laguntza-eskaera urtarrilean egin behar dutenek, aurkeztu beharreko dokumentazioa 2015 urtean oinarrituko da. Edonola ere, eskaerak udaletxeko Harrera Erregistroan aurkeztu behar dira. Kirol elkarteek 943-15 00 95 telefonora deitu edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi behar dute zalantzak argitu edota informazio gehiago lortzeko.

Gehiago irakurri

Berrikuntza ugarirekin iritsiko da kirol denboraldi berria


kiroleskaintza2015

Azpeitiarrek kirola egiteko aukera biderkatzen jarraitzen du Udalak, ahalik eta eskaintza zabalena eta onena egiteko helburuarekin. Herritarrak kirola egitera bultzatu nahi ditugu, kirolak sustatzen dituen baloreetan irmoki sinesten dugulako; osasuna hobetzen du, kiroltasuna lantzen da, gorputza hobeto ezagutzen laguntzen du, giza harremanak errazten ditu...

Honela, Kirol Patronatuko denboraldi berria urrian jarriko da abian eta ikasturtea, berrikuntza ugarirekin iritsiko da, izan ere, azken aldian tendentzia bihurtu diren ikastaroak eskainiko dira; besteak beste, Jump!, ohe elastiko baten gainean musikaren erritmoa salto eginez burutzen den jarduera eta krossfit, entrenamendu funtzionalean oinarritutako teknika. Era berean, horrela nahi duten herritarrek personal trainning zerbitzuaz ere gozatu ahal izango dute, zerbitzu honen bidez pertsona aditu batek erabiltzaile bakoitzari egokitutako entrenamendu plana zehaztuko du.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea