Taldean oinez ibiltzera irteteko aukera da, herrian ditugun bidegorri eta paseotaz gozatzeko. Helduen eta adinduen aktibitate fisikoa eta giza harremanak bultzaraztea du helburu.
Saioak doakoak dira, eta parte hartzeko azaldu besterik ez da behar. Irailean hasi eta ekainera arte irauten du programak. Saioak, monitora batek gidatzen ditu, bolondres batzuen laguntzarekin.
Egunak/orduak: astelehenetan 11:00 - 12:15etara
ostegunetan 10:00 - 11:15etara
Irteera: Udaletxeko arkupetik
Parte hartzearen jarraipena egiteko Azpeitibili txartela eta zigilua erabiltzen da. Saio bakoitzaren amaieran zigilu bat jartzen da txartelean, eta hori betetzean, hainbat saritxo lor daitezke; biserak, motxilak e.a