wrapper

kultura sub

Sormen gunea eraikitzeko prozesuaren baitan, ate irekiak Soreasun

batzarra

Azpeitiko Udala eta Kultur Mahaia elkarlanean egiten ari diren Soreasuko sormen gunearen prozesuaren baitan, datorren asteazkenean, ekainak 22, 18:30etan Soreasu eraikinean, ate irekien saio bat egingo da. Helburua da, orain artean herritar norbanakoekin zein taldeekin landutako proiektua lekuan bertan kokatzea, eta prozesuak orain arte eman duenaren azalpen orokorrak ematea.

Gehiago irakurri

Bihar, pilota partiduarekin emango zaie hasiera Urrestillako sanjuanei

Goizo emango diete aurten sanjuanei hasiera urrestildarrek. Bihar, ekainak 17, ohiko sanjuanetako pilota partida izango da Txikuri pilotalekuan; bertan Irribarria eta Zabaleta, Altuna II.a eta Resustaren kontra izango dira, 22:00etatik aurrera. Hortik aurrera, asteburu honetan zein hurrengoan, festa izango da nagusi Urrestilan. 

Gehiago irakurri

Zinema eta askoz gehiago, San Martin Egoitzan

san martin zinea

Bihar, ekainak 15, ekingo diote San Martin egoitzan zinea eskaintzeari; aspaldiko asmo baten lehen pausoa emango dute horrela, San Martin egoitzak, Sanagustin kooperatibak eta Udalak. Bihar, 16:30ean, Amama filma eskainiko dute egoitzako kaperan, eta Asier Altuna zuzendaria ere bertan izango da.

Kultur Mahaiak Soreasuko zine aretoa kudeatzeko proiektuan aiatzen zen Kepa Urbietak aipatu bezala egitasmo hau: "Orduan jarri genuen Soreasu herritartu eta herria soreasuratu behar genuela. Hortik dator zinea herrira ateratzearena. Zineklubarekin elkarlanean udan aire librean zinea botako dugu, eta bihar,  zinea San Martin egoitzara ekarriko dugu" adierazi du.

Gehiago irakurri

Santio Egunean egiten den sagardo lehiaketako epaimahaian parte hartzeko deia emakumeei

sagardoateatzen

Azpeitiko Udalak, Festa batzordearen bidez, Santiago Egunean (Uztailak 25) egiten den Sagardo Lehiaketako epaimahaian  parte hartzeko deia egin nahi die emakumei. Aurkezten diren emakumeentzat, epaimahaikide lanak egiten ikasteko, prestaketa-saio batzuk egingo dira aldez aurretik.

Sagardo epaimahaiko kide izan nahi dutenek izena eman beharko dute ekainaren 25a bitartean,  udal kultura sailean, 943 157068 edota 943 15 72 00 telefonora deituta.

Gehiago irakurri

Auzoetako festen hasiera ezin hobea

xanjuandei

Asteburuan izan da festa aukera gurean. Lasaoko festak, Eliz Kaleko festak eta Sanguandegiko festetan izan da zer ikusia eta zertaz gozatua. "Asteburu osoa izan da benetan pasatu dena. Festa guztiak batera tokatu dira, eta bakoitza bere mailan, giro ederrean joan dira", adierazi du Mikel Ibarzabal Festa Batzordeburuak.

Azken urteotan zenbait auzotako festak indarberritu eta gorakada handia hartu dute: "Auzoetako eragileek egindako lanaren eta Udalak emandako babesaren ondorioz indar handia hartu dute, Sanjuandegiko festek, adibidez". Eta hori poztekoa da Ibarzabalen ustetan: "Urte gutxian buelta eman diote ahulduta zeuden festei, eta festa partehartzaile ederrak antolatzen dira gaur egun. Benetan txalotzekoa eta antolatzaileak zoriontzekoa da hori". Asteburuan, eguraldia ere lagun izan da eta txoko guztietako festak giro onean era aparteko ustekabekorik gabe pasatu dira.

"Hasiera ederra eman diegu auzoetako festen garai fuerteari. Atzetik etorriko dira, askorik itxaron gabe, besteak besteUrrestilako festak-eta", adieraz du bukatzeko.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea