wrapper

kultura sub

Monumentuen ibilbidea

Eraikin eta monumentu ikusgarriak ugari dira Azpeitian. Loiola eta bere ingurukoak dira ezagunenak, baina horiez gain badira beste asko eta asko ere. Hemen aurkituko dituzu aipagarrienak, eta nahi izanez gero, batetik bestera joateko ibilbidearen mapa ere deskargatu ahal izango duzu. Gozatu bisitaz.

Loiola

loiolatx

Loiolako Basilika Carlo Fontana arkitektuak XVII. mendean egindako eraikin barrokoa da. Azpeitin bisitari gehien jasotzen dituen tokia da Loiola, baina basilikaz gain badira bertan beste hainbat eraikin ikusgarri:
- Dorretxe zaharra: 1491n San Inazio jaio zen tokia.
- Loiolako Egoitza: 1713, Kristo erregearen alaben konbentua izandakoa.
- Errekarte baserria: Garate Anaiaren sorlekua
- Izpiritualtasunaren etxea.
- Egibar baserria

 

Olatzko ermita:

olatz3tx.jpg

XII mendeko kapilla txiki bezain ikusgarria, Olazko ermita Azpeiti inguruetako eraikin mirestuenetakoa da. Ingurune paregabean dago, eta Loiolako bailara osoa ikusteko aukera eskaintzen du. Eraikina bezain ikusgarria da bertan dagoen Olazko Ama Birginaren irudia. Ermitatik metro gutxira, gainera, Dolores R. Sopeñaren hilobia ere ikus daiteke. San Inazioren bide espiritualaren jarraitzaile sutsua izan zen Dolores R. Sopeña.

 

Madalenaren ospitalea eta ermita

madalenatx.jpg

Madalenako erietxean bizi izan zen Inazio Donea hiru hilabetez, 1535ean Azpeitian bizi izan zenean. Hemendik atera ohi zen egunero, Azpeitiko kaleetan eskean aritzera, jasotako limosnak gero erietxean zeuden behartsuen artean banatzeko.

Ermita, berriz,1921. urtean zaharberritua izan zen. Ermita horretan aritzen zen Inazio Donea herritarrei kristau ikasbidea irakatsi eta predikatzen.

 

  Soreasuko San Sebastian parrokia

parrokitx.jpg

 

Ziurrenik ere tenplarioek sortua, XVI. mendean eraberritu zen eta XVIII.ean Ventura Rodriguez maisuak berreraiki zuen. Bertan dago gordeta Inazio Doneak bataio ura hartu zuen pontea. Erlikia prezioatu moduan gurtua da.

 

  Basozabal etxea

basosabaltx.jpg

 

 

Gure herrian ditugun eraikin ikusgarrien artean eraikuntza zibil zaharrena da. “Etxe Zahar” izenaz ere ezaguna da. XIV-XV mendeetan eraikia.

Altuna etxea

altunatx.jpg

 

 

Etxebizitzak egiteko eraitsi egin zen, baina lehen zen bezalaxe eraiki da berriro, mudejar estiloko fatxada eta guzti.

 

Enparan Jauregia

enparantx.jpg

 1320. urtekoa da. Enrique IV erregeak etxearen zati bat eraisteko agindu zuen eta 1535. urtean berreraiki zuten. Gaur eguneko itxura 1750ean hartu zuen.

 

  

 

Antxieta etxea

antxietatx.jpg

 

Juan de Antxieta musikari handiak agindu zuen eraikin hau egiteko XVI. mendean. Mudejar estilokoa da.

 

 

 BESTE HAINBAT ETXE BEREZI

Jesus eta Maria komentua (1915)
jesusmariatx.jpg

 

 

 

  

Azpeitiko Udaletxea (1711. urtea)
udaletxetx.jpg

 

 

 

  

Musika kioskoa (XX. mendea)
kioskotx2.jpg

 

 

  

 

Kontzeju etxea.

sindikatutx.jpg

 

 

 

  

Platereska erako etxea
platereskatx.jpg

 

 

 

  

Amubeko Zubia (XVI. mendea)
amutx.jpg

 

  

 

 

Frantsikotar lekaimeen konbentua
frantzisktx.jpg

 

 

 

  

Herriko garbitokia (1842. urtea)

garbitokia.jpg

 

 

 

  

Zezen plaza (1903)

zezeplatx.jpg

 

 

 

  

Epaitegi eta Espetxea. Gaur egun anbulategia
epaitegi_eta_espetxea.jpg

 

 

 

 

 

Guztiak bisitatzeko hemen duzu monumentu ibilbidea. monumentuen_ibilbidea.pdf

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea