wrapper

Parekidetasuna sub

Ikastaro eta tailer iraunkorrak

Emakume talde iraunkorrak dira,  emakumeen ahalduntze prozesuetan sakontzeko asmoa dutenak. Formatzaile profesionalek bideratzen dituzte talde hauek. Oro har, gai eta prozesu zehatzak lantzen dituzte, betiere emakume bakoitzaren behar eta denborak errespetatuz.


IRAKURRI ETA AHALDUNDU: Ainhoa Aldazabal Gallasteguik bideratutako taldea da honakoa. Literatura eta feminismoa uztartuz, liburuak irakurtzeko pasioak elkartzen dituzten emakumeak hilean behin biltzen dira, formatzaileak proposatutako liburu baten inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko.


EMPALABRAMIENTO: Honako hau, gaztelera ikastearen bitartez, emakumeen ahalduntzerako gaitasunak lantzea eta hauen arteko sareak eraikitzeko espazioa da. Alfabetizazioan eta gazteleraren oinarrizko mailetan zentratua badago ere, taldekideen behar eta maila konkretuetara moldatuta, askotariko edukiak lantzen dira. Horretaz gaindi, kolektiboan lan egiteko eta elkarrengandik ikasteko baliabideak eskaintzen dira. Astelehen eta asteazkenetan, 10:00etatik 12:00etara biltzen dira.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information