wrapper

Parekidetasuna sub

Emakumeen kontrako indarkeria matxista

Emakumeen kontrako indarkeria matxista gaur egungo jendartean gertatzen den oinarrizko giza eskubideen urraketa larrienetarikoa da.

Azpeitiko Udalak gogor gaitzesten ditu indarkeria matxista mota guztiak, eta etengabe baliabideak indartzen dihardu egiturazko arazo honekin amaitzeko.

Garrantzia berezia ematen diogu prebentzio lanari. Horregatik, honako programak ditugu martxan besteak beste.

- Jaietako protokoloa

Hezkidetza eta tratu onen programa

Baliabideen gida

 

Bestalde, indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeen arreta ahalik eta modu egokienean eta eraginkorrenean emateko, ezinbestekoa da udal zerbitzu ezberdinen arteko elkarlana, baita erakundeartekoa ere. Hori horrela, udalak bi protokolo ditu, batak erakundearteko koordinaziorako jarraibideak ematen ditu, eta besteak, kanpora begirako salaketa gidatzeko gidalerroak eta indarkeria matxistaren aurrean 0 tolerantzia jarrera erakusteko jarraibideak.

Erakunde arteko jarduera eta koordinazio protokoloa -errebisio fasean-

- Udalaren erabaki eta jarduketa publikoei buruz 

Bestalde, Emakumeen Txokoaren bitartez emakumeen ahalduntzea sustatzeko jabekuntza prozesuak bultzatzen dira, eta erreparazioari eta osatzeari begirako hainbat zerbitzu eskaintzen dira. Tartean honako hauek:

Aholkularitza juridikoa

- Indarkeria matxistari aurre egiten: Egungo jendartean, emakumeok emakume izateagatik indarkeria matxista pairatzen dugula jakinekoa da. Indarkeria mota oso anitzak jazo ditzakegu, besteak beste, genero-indarkeria, familia barruko indarkeria sexista, sexu indarkeria edota jazarpen sexuala. Askotariko aurpegiak ditu indarkeriak eta beraz forma eta molde desberdinetan eman ohi da bortizkeria hori. Hots, psikologikoa, fisikoa, ekonomikoa edota soziala izan daiteke.

Indarkeria mota eta forma horiei guztiei aurre egin badiozu noizbait, aurre egiten ari bazara edo egoera horretan dagoen norbait ezagutzen baduzu, babesleku emozional eta sozialerako espazioa dugu Emakumeen Txokoan. Maila indibidualetik haratago, kolektiboan elkar zaintzeko espazioa, alegia.

Informazio gehiago beharko bazenu, jarri gurekin harremaneta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information