Gizarte Larrialdiko Laguntzak (S-02)

OHARRA

Tramite gida eguneratzen ari gara. Ondoko helbidean aurkituko duzu:
Tramite gida berrian dauden tramiteak lehenesten dira.
 
 
Izendapena: 

Gizarte Larrialdiko Laguntzak.

Zer eta zertarako: 

Aldizkakoak ez diren eta ekonomia-izaera duten prestazioak, berariazko ohiko edo ezohiko gastuei aurre egiteko nahikoa baliabide ez duten pertsonentzat, eta horien gizarte-bazterketa aurreikusteko, saihesteko edo leuntzeko beharrezkoak direnak. 

Nork eska dezake: 

Gizarte Larrialdi Laguntzei buruzko urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuko 5. artikuluan aurreikusitako egoeretan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek. Oro har:

  • Azpeitian erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egon eta benetan bizi izatea, gutxienez aurreko sei hilabeteetan.
  • Bizikidetzako unitatea osatzea, eskaera aurkeztu aurretiko data baino gutxienez urtebete lehenagotik.
  • Etxebizitzarako prestazio osagarria ez jasotzea.
  • 18 urte beteta edukitzea.
  • Eskaeran argudiatzen diren gastuei aurre egiteko nahikoa diru-sarrera ez izatea. Nahikoa diru-sarrera ez daudela irizten da aipatu 4/2011 Dekretuan jasotako baldintzak betetzen direnean. Ez izatea, familia-unitatea osatzen duten pertsona kopuruaren eta unitate horren motaren arabera, jasotzea toka diezaiekeen oinarrizko errentaren urteko kopurua baino lau aldiz handiagoko balioa duen ondarerik.
Non eskatzen da: 

Aurrez aurre: Azpeitiko udaletxean, Gizarte Zerbitzu Saila, astelehen eta ostegunetan 08:30etik 13:30era.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 
  • Eskaera-inprimakia.
  • NAN//AIZ//Pasaportea.
  • Familia Liburua.
  • Udal inskripzio ziurtagiriak.
  • Kanpoko zeinuen ziurtagiria.
  • Diru-sarrerak eta ondasunak.
  • Nominak, pentsio-egiaztagiria, langabezia-sarrerak, alokairuak, interesak, etab.
  • Lanbideko inskripzio txartela eta langabezia prestaziorik ez dela jasotzen dion ziurtagiria.
  • Banantze-sententzia eta hitzarmen arauemailea.
  • Errenta eta ondasunen aitorpena.
  • Informazio fiskala.
  • Jatorrizko estatuko ondasun-ziurtagiria.
  • Bankuko kontu-zenbakia (IBAN)- fotokopia.
  • .Alokatze-kontratua
  • Banku-kontuetako mugimenduak.
  • Langile-bizitza.
  • Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.
  • Berariazko gastuen aurrekontu edota fakturak.
  • Beste batzuk, beharrezkoak izanez gero.
Zenbat kostatzen da: 

Doan.

Eskaera ondorengo izapideak: 
  1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea Gizarte Zerbitzuen Sailean.
  2. Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea egiaztagiri gisa.
  3. Txosten teknikoa ematea.
  4. Organo eskudunak ebaztea.
  5. Kontu-hartze Sailera bidaltzea. 
Erantzuteko epea: 
  • Aurreikusitako epea  2 hilabete
  • Gehienezko legezko epea: 2 hilabete
  • Administrazio-isiltasuna: ezezkoa.
Aplikatu beharreko araubidea: 
  • 12/1998 Legea, maiatzaren 22koa, Gizarte Bazterketaren aurkakoa.
  • 4/2011 Dekretua, urtarrilaren 18koa, Gizarte Larrialdi Laguntzei buruzkoa.
  • 2014ko apirilaren 11ko ordena, non 2014rako gehienezko kopuruak ezartzen diren.
Kudeaketaz arduratzen den udal saila: 
Gizarte Zerbitzuak.
Organo ebazlea: 
Alkatetza.
Gainerako informazioa: 
  • Laguntza jasotzen duen pertsonak derrigorrez aurkeztu behar ditu egindako gastuen fakturak edo egiaztagiriak. Gehienezko epea hilabetekoa izango da, ebazpenaren jakinarazpen-datatik hasita, ordainketa bakarra denean; ordainketa zatikatua denean, 15 eguneko epean, ordainketa zatikatu bakoitza egiten den unetik hasita.
  • Gastu-egiaztagiriak jaulki duen pertsona fisikoaren edo juridikoaren oinarrizko identifikazio- eta kokaleku-datuak izan beharko ditu, bere IFZ edo NAN, gastuaren kontzeptua eta zenbatekoa barne.
  • Ez dago urteko deialdi-eperik.