Kontribuziorik Gabeko Pentsio eskaerak (KGP) - (S-03)

OHARRA

Tramite gida eguneratzen ari gara. Ondoko helbidean aurkituko duzu:
Tramite gida berrian dauden tramiteak lehenesten dira.
 
 
Izendapena: 

Kontribuziorik Gabeko Pentsio eskaerak (KGP)

Zer eta zertarako: 

Pentsio-eskaerak (KGP), kontribuzio mailan pentsiorik ez duten pertsonentzat. Erretiroagatik edo desgaitasunagatik izan daiteke. 

KGP oinarrizko beharrak asetzeko aldizkako ordainketa da. Gainera, “gutxieneko berme” motakoa da, pertsonak beste diru-sarrera batzuk baditu, bermatutako gehienezko kopururaino ordaintzen baitzaio.

Bi motatakoak dira:

  • KGP desgaitasunagatik
  • KGP erretiroagatik.
Nork eska dezake: 

Azpeitian erroldatutako pertsonek, duten urteko diru-sarreren edo errenten zenbatekoa nahikoa ez denean, Elkarbizitza-unitate ekonomikoa osatzen duten pertsonen arabera. Erretreta:

  • 65 urte edo gehiago izatea.
  • Espainian bizitzea eta hamar urtez bizi izana, hamasei urte betetze-datatik pentsioa sortzeko dataraino; horietatik bik jarraian izan behar dute eta justu eskaera-data aurrekoak. Desgaitasuna:
  • 18 urte edo gehiago izatea eta 65 baino gutxiago. Espainian bizitzea eta bertan bost urtez bizi izana; horietatik bik jarraian izan behar dute eta justu eskaera-data aurrekoak.
  • Gutxienez %65eko desgaitasuna izatea, organo eskudunak aitortua.
Non eskatzen da: 

Aurrez aurre: Azpeitiko udaletxean, Gizarte Zerbitzu Saila, astelehen, astearte eta ostegunetan 10:00etatik 13:00etara.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 
  • Gizarte Zerbitzuetako eskaera-inprimakia. Bertan, interesdun pertsonen onarpena agertuko da gizarte zerbitzuek laguntza kudeatzeko behar dituzten datu eta dokumentu guztiak beste herri-administrazioei eskatzeko.
  • NAN edo pasaportea aurkeztea, eskatzen duen pertsonarena eta familia-unitateko 14 urtez gorako beste pertsonena.
  • Azken ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errenta Aitorpena.
  • Beste dokumentu batzuk, hala badagokio.
  • Kontu korrontearen titulartasuna. 
Zenbat kostatzen da: 

Doan.

Eskaera ondorengo izapideak: 
  1. Kasuari buruzko informazioa, balorazioa eta aholkularitza.
  2. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
  3. Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea egiaztagiri gisa.
  4. Izapidea:
    • Aldundiaren txosten-eskaera betetzea, baita dituen eranskinak ere.
    • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politika Sailera bidaltzea.
Erantzuteko epea: 
  • Gehienezko epea: laurogeita hamar egun baliodun.
  • Administrazio-isiltasuna: ezezkoa.
Aplikatu beharreko araubidea: 
  • 1/1994 Errege Dekretu legegilea, ekainaren 20koa (BOE, 6/29koa).
  • 357/1991 Errege Dekretua, martxoaren 15ekoa, non kontribuziorik gabeko pentsio alorreko abenduaren 20ko 26/1990 Legea garatzen den, non Gizarte Segurantzan kontribuziorik gabeko pentsioak ezartzen diren.
  • 357/1991 Errege Dekretua, martxoaren 15ekoa.
  • 118/1998 Errege Dekretua, urtarrilaren 30ekoa.
  • 26/1990 Legea, abenduaren 20koa, non Gizarte Segurantzan kontribuziorik gabeko prestazioak ezartzen diren.
Kudeaketaz arduratzen den udal saila: 
Gizarte Zerbitzuak.
Organo ebazlea: 
Gipuzkoako Foru Aldundia.