Gizarte-ongizateko Fondoa (GOF) eskatzea (S-06)

OHARRA

Tramite gida eguneratzen ari gara. Ondoko helbidean aurkituko duzu:
Tramite gida berrian dauden tramiteak lehenesten dira.
 
 
Izendapena: 

Gizarte-ongizateko Fondoa (GOF) eskatzea.

Zer eta zertarako: 

Aldizkako prestazio ekonomikoa 65 urtez gorakoentzat, duten desgaitasunagatik ezin dutenak lanean jardun eta, beste diru-sarrerarik ez daukatenez, beren oinarrizko beharrak ezin dituztenak ase. Bi mota daude: zahartasuna eta desgaitasuna.

Nork eska dezake: 

Betebeharrak:

  • Azpeitian erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea, baita bizileku-baimena duten atzerritarrak, errefuxiatuak eta aberrigabeak ere.
  • 65 urte beteta izatea edo, gaixotasun kasuan, 16 urte baino gehiago, %45eko gutxieneko desgaitasuna eta lana lortzeko zailtasun-baremoan 8 puntu edo gehiago izatea, eskudun organoak onartuta.
  • Oinarrizko beharrak asetzeko diru-sarrerarik ez izatea, ez norberarenak ez familiakoenak.
    •  Baldintza hori betetzen dela irizten da, urtebetez eta norbanakoaren mesederako, diru-sarrerak pentsio honen laguntzen urteko kopurua baino urriagoak direnean, errenta, ordainsari, pentsio edo beste edozein bidezkoak izanik ere (baloraziorako ez da kontuan hartzen eskatzailea bere bizileku den etxebizitzaren jabe izatea).
    • Eskatzailea familia-unitate baten sartuta badago, unitate horren per capita errentak prestazio honen urteko kopurua baino txikiagoa izan beharko du.
Non eskatzen da: 

Aurrez aurre: Azpeitiko udaletxean, Gizarte Zerbitzu Saila, astelehen, astearte eta ostegunetan 10:00etatik 13:00etara

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 
  • Gizarte Zerbitzuetako eskaera-inprimakia. Bertan, interesdun pertsonen onarpena agertuko da gizarte zerbitzuek laguntza kudeatzeko behar dituzten datu eta dokumentu guztiak beste herri-administrazioei eskatzeko.
  • Interesdunaren NAN aurkeztea eta, adin txikikoak egonez gero, Familia Liburua ere bai.
  • Titular eta kontu jakinarazpen eredua.
  • Errolda eta bizikidetza.
  • Kontu korrontearen titulartasuna.
  • Bizikidetasun-unitatearen diru-sarrerak (gurasoenak zein seme-alabenak). 
Zenbat kostatzen da: 

Doan.

Eskaera ondorengo izapideak: 
  • Eskaera jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea dokumentazioarekin batera, Gizarte Zerbitzu Sailean.
  • Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea egiaztagiri gisa.
  • Izapideak:
    • Kasuaren balorazioa.
    • Ebazpen proposamena.
    • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politika
    • Departamendura bidaltzea.
Erantzuteko epea: 
  • Gutxieneko epea: hilabete.
  • Gehienezko epea: hiru hilabete.
  • Administrazio-isiltasuna: baiezkoa.
Aplikatu beharreko araubidea: 
  • 129/1986 Dekretua, maiatzaren 26koa.
  • 38/1988 Dekretua, otsailaren 23koa.
  • 163/1990 Dekretua, ekainaren 12koa.
Kudeaketaz arduratzen den udal saila: 
Gizarte Zerbitzuak.
Organo ebazlea: 
Gipuzkoako Foru Aldundia.