Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntza ekonomiko eskaera (DSBL) - (S-07)

OHARRA

Tramite gida eguneratzen ari gara. Ondoko helbidean aurkituko duzu:
Tramite gida berrian dauden tramiteak lehenesten dira.
 
 
Izendapena: 

Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntza ekonomiko eskaera (DSBL).

Zer eta zertarako: 

Diru-sarrerak bermatzeko laguntza ekonomikoa Gipuzkoako Lurralde Historikoan modu egonkorrean bizi eta bizikidetasun-unitatearen oinarrizko beharrak asetzeko diru-sarrerarik edo behar adinakorik ez duten pertsonentzat da.

Nork eska dezake: 

Gipuzkoako Lurralde Historikoan urtebetez bizi eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzeko behar diren gainerako baldintzak bete arren, errenta hori jaso ezin duten pertsonak, ez dutelako betetzen horrek eskatzen duen 3 urteko erroldatuta egoteko eta benetan bertan bizitzen egoteko baldintza.

Non eskatzen da: 

Aurrez aurre: Azpeitiko udaletxean, Gizarte Zerbitzu Saila, astelehen, astearte eta ostegunetan 10:00etatik 13:00etara.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 

Gizarte Zerbitzuetako eskaera-inprimakia. Bertan, interesdun pertsonen onarpena agertuko da gizarte-zerbitzuek laguntza kudeatzeko behar dituzten datu eta dokumentu guztiak beste herri-administrazioei eskatzeko.

Eskatzailearen NAN edo pasaportea, eta, hala badagokio, familia-unitatea osatzen duten pertsona guztiena.
Familia Liburua edota, hala badagokio, ziurtatzen duten beste dokumentu batzuk.

  • Titular eta kontu jakinarazpen eredua.
  • Jasotako diru-sarrera eta errendimenduak egiaztatzen dituen dokumentazioa, bai eta bizikidetza-unitateko kide guztien ondarea egiaztatzen duena ere.
  • Banku-ziurtagiria, bankuko kontu eta tituluen egoerari buruzkoa.
  • Jatorriko estatuan ondasun higiezinak dituela ziurtagiria.
  • Azken hilabeteko nomina, pentsioaren ordainagiria, langabeziako prestazio edo sorospena, etab.
  • Eskatzaileari txostenerako garrantzitsuak iruditzen zaizkion dokumentuak.
  • Administrazioari eranstea egokia iruditzen zaion beste dokumentu batzuk, baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.
  • Kontu korrontearen titulartasuna.
Zenbat kostatzen da: 

Doan.

Eskaera ondorengo izapideak: 
  1. Kasuari buruzko informazioa, balorazioa eta aholkularitza.
  2. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
  3. Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea egiaztagiri gisa.
  4. Izapidea:
    • Aldundiaren txosten-eskaera betetzea, baita dituen eranskinak ere.
    • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politika Sailera bidaltzea.
Erantzuteko epea: 
  • Ebazpena emateko gehienezko epea bi hilabetekoa izango da, eta epe hori laguntza ekonomikoa jasotzeko eskaera aurkeztutako egunetik hasiko da.
  • Epemuga iritsi eta ebazpenik jakinarazi ez bada, esan nahi du laguntza ekonomiko eskaera ez dela aintzat hartu, administrazio-isiltasuna deitzen dena.
Aplikatu beharreko araubidea: 

31/2012 Foru Dekretua, uztailaren 28koa, Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntzak arautzen dituena, eta hori aldatzen duena, 22/2014 Foru Dekretua, uztailaren 8koa.

Kudeaketaz arduratzen den udal saila: 
Gizarte Zerbitzuak.
Organo ebazlea: 
Gipuzkoako Foru Aldundia.