Familia- zein gizarte-esparruan moldatzeko laguntza teknikoak (S-10)

OHARRA

Tramite gida eguneratzen ari gara. Ondoko helbidean aurkituko duzu:
Tramite gida berrian dauden tramiteak lehenesten dira.
 
 
Izendapena: 

Familia- zein gizarte-esparruan moldatzeko laguntza teknikoak.

Zer eta zertarako: 
  • Autonomia pertsonala sustatzeko banakako laguntza ekonomikoak eta laguntza-produktuak,  eguneroko jarduerak egin ahal izateko, eta ezintasun edo mendekotasun egoeran dauden pertsonak gizarteratzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak edo beste eskudun administrazio batek hala onartuta.
  • Laguntza ekonomikoak honako arloetako laguntza-produktuak erosteko:
    • Mugikortasun pertsonala eta garraiobideetan sartzea.
    • Hiri- eta eraikin-irisgarritasuna.
    • Norberaren babesa eta zaintza.
    • Altzariak eta etxebizitzako moldaketak.
    • Komunikazioa, informazioa eta seinaleztatzea.
Nork eska dezake: 
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatutako pertsonek, gutxienez azken urtean.
  • Pertsona ezindu gisa kalifikatuak, %33 edo gehiagoko ezintasunekoak, edo mendekotasun egoeran dagoen pertsonak.
  • Azken 6 urteotan antzeko beste laguntzarik jaso ez duenak.
  • Erabiltzaileak ekarpen ekonomikoa egiten duen laguntzen kasuetan, Foru dekretuak ezartzen duen ahalmen ekonomikoa gainditzen ez duten pertsonek.
  • Hiri- eta eraikin-irisgarritasunerako laguntzak behar dituenak diru-laguntzak jasoko ditu, soilik eskatzen den egokitzapena indarrean dagoen irisgarritasunari buruzko arauek ezarritako irisgarritasun-irizpide guztiak betetzen baditu.
Non eskatzen da: 

Aurrez aurre:  Azpeitiko udaletxean, Gizarte Zerbitzu Saila, astelehen, astearte eta ostegunetan 10:00etatik 13:00etara.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 
  • Gizarte Zerbitzuetako eskaera-inprimakia. Bertan, interesdun pertsonen onarpena agertuko da gizarte-zerbitzuek laguntza kudeatzeko behar dituzten datu eta dokumentu guztiak beste herri-administrazioei eskatzeko.
  • Interesdunaren NAN.
  • Borondatezko ordezkaritza badago, ordezkariaren NAN ere bai.
  • Laguntza-produktuen edo egin beharreko obren aurrekontua, Etxetek Foru-zerbitzuak horrela eskatuz gero.
  • Berreskuratzen ez diren laguntzen kasuan, diru-sarrerak.
  • Kontu-korrontearen titulartasuna.
Zenbat kostatzen da: 

Berreskuragarriak ez diren laguntza-produktuak eta egokitzapen-obrak onuradunaren ekarpen ekonomikoa eskatzen du, Dekretuak ezartzen duen moduan, bere ahalmen ekonomikoaren arabera. 

Eskaera ondorengo izapideak: 
  1. Kasuari buruzko informazioa, balorazioa eta aholkularitza.
  2. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
  3. Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea egiaztagiri gisa.
  4. Izapidea:
    • Aldundiaren txosten-eskaera betetzea, baita dituen eranskinak ere.
    • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politika Sailera bidaltzea.
Erantzuteko epea: 
  • Ebazteko gehienezko epea: 6 hilabete.
  • Administrazio-isiltasuna: ezezkoa.
Aplikatu beharreko araubidea: 

87/2008 Foru Dekretua, abenduaren 23koa, ezgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonentzat Etxean programako banakako laguntzak arautzen dituena.

Kudeaketaz arduratzen den udal saila: 
Gizarte Zerbitzuak.
Organo ebazlea: 
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua.
Gainerako informazioa: 

Laguntzek berreskuragarritasun edo ez berreskuragarritasun izaera izan dezakete.

Berreskuragarria: laguntza-produktua, beste pertsona batzuk ondoren berrerabil dezaketena, eta batetik bestera eraman daitezkeena garraioa ez den beste kosturik gabe.

Ez berreskuragarria: Bere ezaugarriengatik besterenezina dena eta erabiltzaile bakarrari mesede egiten diona.

Laguntza-produktuen katalogoa dago, eta horiek erosteko diru-laguntzak daude; utzita ere har daitezke.

Ez da laguntzarik emango eskaera egin eta Etxetek foru-zerbitzuak baiezko orientazio-txostena eman aurretik erositako produktuentzat edo hasitako obrentzat.