Udal laguntza ekonomikoak, banakakoak eta familia mailakoak, gizarte-bazterketa edota muturreko behar egoerak arintzeko (S-14)

OHARRA

Tramite gida eguneratzen ari gara. Ondoko helbidean aurkituko duzu:
Tramite gida berrian dauden tramiteak lehenesten dira.
 
 
Izendapena: 

Udal laguntza ekonomikoak, banakakoak eta familia mailakoak, gizarte-bazterketa edota muturreko behar egoerak arintzeko.

Zer eta zertarako: 

Aldizkakoak ez diren eta izaera ekonomikoa duten prestazioak, ohiko edo ezohikoak diren berariazko gastuei aurre egiteko nahikoa ez diren diru-sarrerak dituzten pertsonentzat, gizarte-bazterketa egoerak aurreikusteko, saihesteko edo arintzeko beharrezkoak direnak.

Nork eska dezake: 

Pertsona eta familiek indarrean dauden Gizarte Larrialdi Laguntzei buruzko arauetan agertzen diren baldintzak bete beharko dituzte, honako hauek izan ezik:

  • Erroldatze-epea.
  • Diru-sarreren kopurua jarduera autonomo kasuan.
  • Bigarren higiezin ondasun bat izatea, enbargatuta.
  • Lokala edo bigarren garaje bat edukitzea, saltzen badaude. Kasu guztietan, pertsonek Azpeitian erroldatuta egon beharko dute eta bertan benetan bizi, gutxienez, eskaera aurkeztu aurreko azken hiru urteetan, eta azken sei urteetan, Euskal Autonomia Erkidegoan.
Non eskatzen da: 

Aurrez aurre: Azpeitiko udaletxean, Gizarte Zerbitzu Saila, astelehen eta ostegunetan 08:30etik 13:30era.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 
  • Gizarte Zerbitzuetako eskaera-inprimakia. Bertan, interesdun pertsonen onarpena agertuko da gizarte zerbitzuek laguntza kudeatzeko behar dituzten datu eta dokumentu guztiak beste herri-administrazioei eskatzeko.
  • NAN//AIZ//Pasaportea.
  • Familia Liburua.
  • Udal inskripzio ziurtagiriak.
  • Kanpo zeinuen ziurtagiria.
  • Diru-sarrerak eta ondasunak: nominak, pentsio-ziurtagiriak, langabezi diru-sarrerak, alokairuak, interesak, etab.
  • Lanbiden inskripzio-txartela eta langabezia-prestazioa ez duela jasotzen ziurtagiria.
  • Banantze-sententzia eta hitzarmen arauemailea.
  • Errenta- eta ondasun-aitorpena.
  • Informazio fiskala.
  • Jatorriko estatuko ondasunen ziurtagiria.
  • Bankuko kontu-zenbakia (IBAN)- fotokopia.
  • Alokairu-kontratua.
  • Banku-kontuetako mugimenduak.
  • Langile-bizitza.
  • Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.
  • Berariazko gastuen aurrekontua edota fakturak.
  • Beste batzuk, beharrezkoak izanez gero.
Zenbat kostatzen da: 

Doan.

Eskaera ondorengo izapideak: 
  1. Kasuari buruzko informazioa, balorazioa eta aholkularitza.
  2. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea, Gizarte Zerbitzu Sailean.
  3. Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea egiaztagiri gisa.
  4. Udalaren txostenaren eskaera betetzea, eta dagozkion eranskinak ere bai.
  5. Txosten teknikoa egitea, aurrez balorazio soziala egin ondoren.
  6. Eskudun organoak ebaztea.
  7. Kontu-hartze Sailera bidaltzea, ordain dezan.
Erantzuteko epea: 
  • Aurreikusitako epea:  2 hilabete.
  • Legezko gehienezko epea: 2 hilabete.
  • Administrazio-isiltasuna: ezezkoa.
Aplikatu beharreko araubidea: 
  • Banakakoentzako zein familientzako Udal laguntza ekonomikoak emateko oinarri arauemaileak, gizarte-bazterketa edota premiazko behar egoerak arintzeko, 2014ko ekainaren 17ko GAO 113an  eta urteroko deialdian argitaratuak.
  • Aurrekontua exekutatzeko araua.
  • Diru-laguntzen estrategi udal plana.
  • Azpeitiko diru-laguntzak emateko ordenantza-arautzailea (GAO 101, 2012-05-29koa).
  • 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-laguntzen Lege Orokorra.
Kudeaketaz arduratzen den udal saila: 
Gizarte Zerbitzuak.
Organo ebazlea: 
Alkatetza.