Terapia-komunitatera joateko garraio-laguntza (S-18)

OHARRA

Tramite gida eguneratzen ari gara. Ondoko helbidean aurkituko duzu:
Tramite gida berrian dauden tramiteak lehenesten dira.
 
 
Izendapena: 

Terapia-komunitatera joateko garraio-laguntza.

Zer eta zertarako: 

Drogamenpekotasunen errehabilitazio-zentroetara joateko garraio-laguntzak lortzea, toxikomanoek edo antzeko kolektiboek errehabilitazio-programa egiteko.

Nork eska dezake: 

Azpeitian erroldatutako pertsonek, drogamenpekotasun arazoa eduki eta zentro espezializatuan errehabilitazio-programa jarraitzen dutenek.

Non eskatzen da: 

Aurrez aurre: Azpeitiko udaletxean, Gizarte Zerbitzu Saila, astelehen, astearte eta ostegunetan 10:00etatik 13:00etara.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 
  • Gizarte Zerbitzuetako eskaera-inprimakia. Bertan, interesdun pertsonen onarpena agertuko da gizarte zerbitzuek laguntza kudeatzeko behar dituzten datu eta dokumentu guztiak beste herri-administrazioei eskatzeko.
  • Eskatzailearen NAN.
  • Zentroko ziurtagiria, non eskatzaileak errehabilitazio-programa egiten duela dion, bai eta programaren deskripzioa eta ezaugarriak ere.
  • Hirugarrenei egindako ordainketen helbideratze-orria, hala badagokio (eskaera-inprimakiarekin batera emango da). 
Zenbat kostatzen da: 

Doan.

Eskaera ondorengo izapideak: 
  1. Kasuari buruzko informazioa, balorazioa eta aholkularitza.
  2. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
  3. Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea egiaztagiri gisa.
  4. Izapidea:
    • Txosten-eskaera betetzea, baita dituen eranskinak ere.
    • Txosten teknikoa egitea.
    • Eskudun organoak ebaztea.
    • Kontu-hartze Sailera bidaltzea, ordainketak egiteko. 
Erantzuteko epea: 
  • Gehienezko epea: 2 hilabete.
  • Administrazio-isiltasuna: ezezkoa.
Aplikatu beharreko araubidea: 
  • Banakako garraio-laguntzak emateko oinarri arauemaileak, drogamenpekotasunen eta beste menpekotasun psikologikoen aurkako tratamenduak hartzera doazen pertsonei, GAOren 112 zenbakian 2013ko ekainaren 13an argitaratuak, eta urteroko deialdian.
  • Aurrekontuen Exekuzio Araua.
  • Diru-laguntzen Udal Estrategi Plana.
  • Azpeitiko Udalaren Diru-laguntzak Emateko Ordenantza Arauemailea  (GAO 101, 2012/05 29koa).
  • 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-laguntzen Lege Orokorra.
Kudeaketaz arduratzen den udal saila: 
Gizarte Zerbitzuak.
Organo ebazlea: 
Alkatetza.
Gainerako informazioa: 

Garraio-laguntza hau jasotzen dutenek hilero aurkeztu beharko dituzte dagokion zentroan tratamenduarekin aurrera jarraitzen dutela dioten egiaztagiriak, Udalak hileroko laguntza ordain dezan.