Garapenerako lankidetza-egitasmoak garatzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako (GKE) laguntza ekonomikoak (S-19)

OHARRA

Tramite gida eguneratzen ari gara. Ondoko helbidean aurkituko duzu:
Tramite gida berrian dauden tramiteak lehenesten dira.
 
 
Izendapena: 

Garapenerako lankidetza-egitasmoak garatzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako (GKE) laguntza ekonomikoak.

Zer eta zertarako: 

Aldizkakoak ez diren prestazio ekonomikoak garapenerako lankidetza-egitasmoak antolatzeko eta burutzeko, garapen-bidean dauden nazioetako herritarren baldintza sozio-ekonomikoak hobetzeko direnak. 

Nork eska dezake: 
  • Irabazi asmorik gabeko Gobernuz Kanpoko Erakunde edo Elkarteek, zeinen jarduerek deialdi honen xedearekin bat egiten duten, eta beren egoitza Azpeitian izan edota beren jarduera bertan garatzen duten.
  • Azpeitian jaio edo bertan bizi diren pertsonek eta Gobernuz Kanpoko Erakundeen bidez jarduerak egiten dituztenek, beren jarduerak deialdi honekin bat datozenean.
Non eskatzen da: 

Aurrez aurre: Azpeitiko udaletxean, Gizarte Zerbitzu Saila, astelehen eta ostiraletan 08:30etik 13:30era.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 
  • Gizarte Zerbitzuetako eskaera-inprimakia. Bertan, interesdun pertsonen onarpena agertuko da gizarte-zerbitzuek laguntza kudeatzeko behar dituzten datu eta dokumentu guztiak beste herri-administrazioei eskatzeko.
  • Eskatzailearen edo bere ordezkariaren NAN.
  • Elkartearen IFKren fotokopia.
  • Eusko Jaurlaritzaren Erakunde eta Elkarteen Erregistroko inskripzio-ziurtagiria, hala badagokio.
  • Kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen dokumentua.
  • Erakundearen jarduera orokorraren memoria, non Garapenerako Lankidetzan eta Sentsibilizazioan duen eskarmentua azalduko den; aurkako alderdiaren eskarmentua ere aipatuko da, eskatzailearenaren desberdina bada.
  • Proiektuaren, jardueraren edo berariazko egitasmoaren memoria, zeinentzat diru-laguntza eskatzen den. Memorian azaldu beharko da non burutuko den eta nori zuzenduta dagoen, ahal bada zonalde zehatzaren mapaz lagunduta; aipatuko dira baita baliabideen zerrenda, aurrekontu orokorra, eskatzen den kopurua eta hori egiaztatzeko modua ere.
  • Erakundearen jarduera orokorraren gastu eta sarreren aurrekontua, edo, hala badagokio,
  • berariazko proiektu, jarduera edo egitasmoaren sarreren eta gastuen aurrekontua, zeinentzat diru-laguntza eskatzen den.
  • Eskaera egin aurreko urteko sarreren eta gastuen benetako kitapena, edo estimatua, bai jarduera orokorrari, bai proiektu edo jarduerari buruzkoa, zeinentzat diru-laguntza eskatu den, hala egin izan balitz. Dokumentazio hori udaletxean balego, aurkeztu beharrik ez legoke.
  • Administrazioarekiko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantza alorreko betebeharrak egunean dituela dion egiaztagiria.
  • Zinpeko Deklarazioa, non aipatuko den, hala badagokio, beste instituzio batek emandako laguntza edo laguntza-eskaera dagoela.
  • Elkarteko kide-kopurua, Azpeitikoak eta beste herrietakoak bereizita.
  • Horretarako, eskatzaile bakoitzak elkarteko batzordeko idazkariaren ziurtagiria aurkeztu beharko du, eta bertan eskaera egiteko orduan goragoko informazioa azaldu beharko du.
  • Onartutako proiektuaren eta emandako diru-laguntzaren arteko aldea (halakorik balego) ipintzeko konpromisoa agertzen den deklarazioa, zuzenean, edo hirugarren baten finantzazio bidez.
Zenbat kostatzen da: 

Doan.

Eskaera ondorengo izapideak: 
  1. Laguntzei  buruzko informazioa, hala badagokio.
  2. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea, Gizarte Zerbitzu Sailean.
  3. Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea egiaztagiri gisa.
  4. Izapidea:
    • Udalaren txosten-eskaera betetzea, baita dituen eranskinak ere.
    • Txosten teknikoa egitea, aurrez gizarte-balorazioa eginda.
    • Gizarte Zerbitzuen batzordeak ebazpen-proposamena egitea.
    • Eskudun organoak ebaztea.
    • Kontu-hartze Sailera bidaltzea. 
Erantzuteko epea: 
  • Aurreikusitako epea:  2 hilabete.
  • Gehienezko legezko epea: 2 hilabete.
  • Administrazio-isiltasuna: ezezkoa.
Aplikatu beharreko araubidea: 
  • Oinarri arauemaileak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 205 zenbakian 2012ko urriaren 26an argitaratuak, eta urteroko deialdian.
  • Aurrekontuen Exekuzio Araua.
  • Diru-laguntzen Udal Estrategi Plana.
  • Azpeitiko Udalaren Diru-laguntzak Emateko Ordenantza Arauemailea  (GAO 101, 2012/05/29koa).
  • 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-laguntzen Lege Orokorra.
Kudeaketaz arduratzen den udal saila: 
Gizarte Zerbitzuak
Organo ebazlea: 
Alkatetza.