Hezkuntza ez arautuaren arloan neska-mutil gazteei ekintza formatzaileak gauzatzeko udal bekak emateko deialdia (S-20)

OHARRA

Tramite gida eguneratzen ari gara. Ondoko helbidean aurkituko duzu:
Tramite gida berrian dauden tramiteak lehenesten dira.
 
 
Izendapena: 

Haurtzarorako eta gaztarorako udal diru-laguntzak arautu gabeko hezkuntzaren esparruko formazio-ekimenak finantzatzeko. 

Zer eta zertarako: 

Aldizkakoak ez diren izaera ekonomikoko prestazioak, beka edo diru-laguntzak, Azpeitian bizi diren haur eta gazteek arautu gabeko hezkuntzaren esparruan formazio-ekimenak egin ahal izateko.

Nork eska dezake: 

Azpeitian bizi diren 3 eta 18 urteko haur eta gazteen guraso edo tutoreek, betiere ez bada onuradun izatea gaitzetsiko luken egoerarik aldi berean gertatzen, Azpeitiko diru-laguntzak emateko ordenantza arauemaileko 5. artikuluan aurreikusitakoak (GAO 101, 2012-05-29koa). Gainera, honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Azpeitiko udalerrian gutxienez eskaera aurkeztu aurreko hiru urteetan erroldatuta egotea eta bertan benetan bizitzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoan aurreko seietan.
  • Dagozkion oinarrietako 7. artikuluan zehaztutako baremo ekonomikoa betetzea.
Non eskatzen da: 

Aurrez aurre: Azpeitiko udaletxean, Gizarte Zerbitzu Saila, astelehen eta ostegunetan 08:30etik 13:30era.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 

Gizarte Zerbitzuetako eskaera-inprimakia. Bertan, interesdun pertsonen onarpena agertuko da gizarte-zerbitzuek laguntza kudeatzeko behar dituzten datu eta dokumentu guztiak beste herri-administrazioei eskatzeko.

Eskatzailearen NAN/AIZ/Pasaportea.
Pertsona fisikoen azken errenta aitorpenaren kopia.

  • Errolda-agiria, non etxebizitzan bizi diren familia-kideak azaltzen diren.
  • Gaztea matrikulatu den formazio-ekimenaren matrikula eta hileko kostuari buruzko dokumentazioa.
  • Hala badagokio, matrikula hori ordaindu izanaren ziurtagiria.
  • Administrazioarekiko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean izatearen egiaztagiria. Eskaera 3.000€ baino gutxiagokoa bada, horri buruzko zinpeko deklarazioa aurkeztu beharko da.
  • Zinpeko deklarazioa, non, hala badagokio, beste diru-sarrera batzuk edota beste instituzio batzuei egindako diru-laguntza eskaerak daudela agertu behar den.
  • Onuradun izateko baldintza baztertzailerik ez izatea adierazten duen ardurazko adierazpena.
  • Banku-entitate edo aurrezki kutxa batek jaulkitako dokumentua bere izenean kontu korronte baten titulartasuna ziurtatzen duena.
Eskaera inprimakia: 
Zenbat kostatzen da: 

Doan.

Eskaera ondorengo izapideak: 
  1. Laguntzei  buruzko informazioa, hala badagokio.
  2. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea, Gizarte Zerbitzu Sailean.
  3. Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea egiaztagiri gisa.
  4. Izapidea:
    • Udalaren txosten-eskaera betetzea, baita dituen eranskinak ere.
    • Txosten teknikoa egitea, aurrez gizarte-balorazioa eginda.
    • Gizarte Zerbitzuen batzordeak txosten teknikoarekin batera  balorazioa eta proposamena egitea.
    • Alkatetzak ebaztea.
    • Kontu-hartze Sailera bidaltzea. 
Erantzuteko epea: 
  • Aurreikusitako epea:  2 hilabete
  • Gehienezko legezko epea: 2 hilabete
  • Administrazio-isiltasuna: ezezkoa.
Aplikatu beharreko araubidea: 
  • Oinarri arauemaileak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 205 zenbakian 2012ko urriaren 26an argitaratuak, eta urteroko deialdian.
  • Aurrekontuen Exekuzio Araua.
  • Diru-laguntzen Udal Estrategi Plana.
  • Azpeitiko Udalaren Diru-laguntzak Emateko Ordenantza Arauemailea  (GAO 101, 2012/05/29koa).
  • 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-laguntzen Lege Orokorra.
Kudeaketaz arduratzen den udal saila: 
Gizarte Zerbitzuak.
Organo ebazlea: 
Alkatetza.
Deialdia: