Banakako garraio-laguntzak espetxe-erregimenean dauden pertsonen familiakoentzat (S-21)

OHARRA

Tramite gida eguneratzen ari gara. Ondoko helbidean aurkituko duzu:
Tramite gida berrian dauden tramiteak lehenesten dira.
 
 
Izendapena: 

Banakako garraio-laguntzak espetxe-erregimenean dauden pertsonen familiakoentzat.

Zer eta zertarako: 

Aldizkakoak ez diren izaera ekonomikoko prestazioak, espetxeetan dauden pertsona zigortuak edo behin-behineko espetxealdian daudenak bisitatzeko familiakoen joan-etorri gastuei zati batean erantzuteko.

Nork eska dezake: 

Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte espetxeetan zigortuta edo behin-behineko espetxealdian dauden Azpeitiko herritarren familiakoek, honako lehentasun-hurrenkeran:

  1. Ezkontidea edo izatezko bikotea.
  2. Seme-alabak.
  3. Gurasoak.
  4. Anai-arrebak.
Non eskatzen da: 

Aurrez aurre: Azpeitiko udaletxean, Gizarte Zerbitzu Saila, astelehen eta ostegunetan 08:30etik 13:30era.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 
  • Gizarte Zerbitzuetako eskaera-inprimakia. Bertan, interesdun pertsonen onarpena agertuko da gizarte-zerbitzuek laguntza kudeatzeko behar dituzten datu eta dokumentu guztiak beste herri-administrazioei eskatzeko.
  • Eskatzailearen eta familia-unitateko gainerako kideen NANaren fotokopia.
  • Familia-unitatea osatzen duten pertsona guztien aurtengo pentsio-ziurtagiria, nomina edo diru-sarreren egiaztagiria (erakunde eskudunak emana).
  • Afektibitate-harremanaren (familia liburua, NANen kopiak, eskatzailearen errolda-agiria, bizikidetza-agiria…) edo familiartekoaren ahaidetasun egiaztagiria  (1. edo 2. mailako odol ahaideak izatea).
  • Presoaren errolda-ziurtagiria.
  • Presoaren espetxeko egonaldiaren ziurtagiria edo Gizarte Ongizateko batzorde informatiboak beharrezkoa irizten dion beste edozein dokumentu.
  • Administrazioarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea eta Gizarte Segurantza ordainduta edukitzea adierazten duen egiaztagiria.
  • Ardura-deklarazioa aurkez daiteke dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharrean, Ordenantza Orokorraren 6.6. artikuluan ezartzen denaren arabera.
  • Bidaien zinpeko deklarazioa (A1).
  • Zinpeko deklarazioa (A2), non aipatu behar den, hala badagokio, beste instituzioetatik diru-sarrerak jasotzen direla edo haien aurrean eskaerak egin direla.
  • Dena den, araudi honetan araututako laguntza ekonomikoak eskatzen dituzten pertsonek artikulu honetako b) letran aurreikusitako dokumentazioa aurkeztu nahi ez badute ere, hileko bi bidaiako gutxieneko laguntza jasotzeko eskubidea izango dute.
Zenbat kostatzen da: 

Doan.

Eskaera ondorengo izapideak: 
  1. Kasuari  buruzko informazioa, balorazioa eta aholkularitza.
  2. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea Gizarte Zerbitzu Sailean.
  3. Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea egiaztagiri gisa.
  4. Izapidea:
    • Udalaren txosten-eskaera betetzea, baita dituen eranskinak ere.
    • Txosten teknikoa egitea, aurrez gizarte-balorazioa eginda.
    • Gizarte Zerbitzuen batzordeak txosten teknikoarekin batera  balorazioa eta proposamena egitea.
    • Alkatetzak proposamenari buruz ebaztea.
    • Kontu-hartze Sailera bidaltzea. 
Erantzuteko epea: 
  • Aurreikusitako epea:  2 hilabete
  • Gehienezko legezko epea: 2 hilabete
  • Administrazio-isiltasuna: ezezkoa.
Aplikatu beharreko araubidea: 
  • Oinarri arauemaileak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 205 zenbakian 2012ko urriaren 26an argitaratuak, eta urteroko deialdian.
  • Aurrekontuen Exekuzio Araua.
  • Diru-laguntzen Udal Estrategi Plana.
  • Azpeitiko Udalaren Diru-laguntzak Emateko Ordenantza Arauemailea  (GAO 101, 2012/05/29koa).
  • 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-laguntzen Lege Orokorra.
Kudeaketaz arduratzen den udal saila: 
Gizarte Zerbitzuak.
Organo ebazlea: 
Alkatetza.