Mendekotasunagatiko prestazio ekonomiko eskaerak (S-22)

OHARRA

Tramite gida eguneratzen ari gara. Ondoko helbidean aurkituko duzu:
Tramite gida berrian dauden tramiteak lehenesten dira.
 
 
Izendapena: 

Mendekotasunagatiko prestazio ekonomiko eskaerak.

Zer eta zertarako: 

Baloratutako mendekotasun-maila duten pertsonentzako prestazio ekonomikoak dira.

  • Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa.
  • Familiaren inguruan artatu ahal izateko prestazio ekonomikoa.
  • Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa.
Nork eska dezake: 

Eskatzaileak bete behar dituen baldintzak:

  • Baloratutako mendekotasun-maila izatea.
  • Gipuzkoan erroldatuta egotea.
  • Legezko bizilekua Estatuan 5 urtez eduki izana, horietatik 2 justu eskaera egin aurrekoak.
Non eskatzen da: 

Aurrez aurre: Azpeitiko udaletxean, Gizarte Zerbitzu Saila, astelehen eta ostegunetan 10:00etatik 13:00etara.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 
  • Gizarte Zerbitzuetako eskaera-inprimakia. Bertan, interesdun pertsonen onarpena agertuko da gizarte-zerbitzuek laguntza kudeatzeko behar dituzten datu eta dokumentu guztiak beste herri-administrazioei eskatzeko.
  • NAN, edo, bestela, eskatzailearen beste edozein dokumentu  pertsonaren nortasuna egiaztatuko duena, eta, hala badagokio, bere legezko ordezkariarena edo egitatezko zaintza duenarena.
  • Desgaitasun kasuan, desgaitasuna duen pertsonaren izenean eskaera aurkezten duen pertsonak esleituta duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa. 
Zenbat kostatzen da: 

Doan.

Eskaera ondorengo izapideak: 
  1. Kasuari buruzko informazioa, balorazioa eta aholkularitza.
  2. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
  3. Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea egiaztagiri gisa.
  4. Izapidea:
    • Aldundiaren txosten-eskaera betetzea, baita dituen eranskinak ere.
    • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politika Sailera bidaltzea.
Erantzuteko epea: 
  • Aurreikusitako epea:  hilabete.
  • Gehienezko epea: sei hilabete.
  • Administrazio-isiltasuna: ezezkoa.
Aplikatu beharreko araubidea: 
  • 39/2006 Legea, abenduaren 14koa.
  • 174/2011 Errege Dekretu Legea, otsailaren 11koa, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezarritako mendekotasunaren balorazio-baremoa onartzen duena.
  • 25/2009 Foru Dekretua, uztailaren 21ekoa, mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta arreta sustatzen duen abenduaren 14ko 39/2006 Legearen prestazio ekonomikoen sistema ezartzen eta arautzen duena (GAO, 2009ko abuztuaren 4koa).
Kudeaketaz arduratzen den udal saila: 
Gizarte Zerbitzuak.
Organo ebazlea: 
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Departamendua.