Gizarte-esparruko eta esparru sozio-sanitarioko elkarteei laguntza ekonomikoak (S-26)

OHARRA

Tramite gida eguneratzen ari gara. Ondoko helbidean aurkituko duzu:
Tramite gida berrian dauden tramiteak lehenesten dira.
 
 
Izendapena: 

Gizarte-esparruko eta esparru sozio-sanitarioko elkarteei laguntza ekonomikoak.

Zer eta zertarako: 

Aldizkakoak ez diren prestazio ekonomikoak, elkarte, talde eta ordena erlijiosoek urtean zehar egingo dituzten jardueretarako, gizarte zerbitzuen esparruko xedea dutenak (esparru sozial eta sozio-sanitarioa) Azpeitiko udalerrian, eta bere onuradunak Azpeitiko biztanleak direnean.

Nork eska dezake: 

Pertsona fisikoek eta juridikoek, publikoak zein pribatuak izan, interes orokorreko jardueraren bat egiten dutenak edo oinarrietako aurreneko artikuluan ezarritako xedeak lortzea sustatzen dutenak.

Non eskatzen da: 

Aurrez aurre:  Zerbitzu Sozialetako HAZ bulegoan (2.solairuan), astelehenetik ostiralera Ordutegia: 8:00-14:00

Internet bidez:
Zerbitzuaren inguruko informazioa: 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 
  •  S-26 Eskaera inprimakia
  • Eskatzailearen edo bere ordezkariaren NAN.
  • Elkartearen ordezkari zintzoa akreditzen duen dokumentua Elkartearen IFKren fotokopia.
  • Elkartearen jarduera orokorraren memoria.
  • Agiri horiek Udalean aurketuak badaude, ez da berriro aurkeztu beharrik izango.
  • Eskabidea egin den urtearen aurrekoari dagozkion gastu eta diru-sarreren likidazio erreala edo balioetsia, bai entitatearen jarduera orokorrari bai diru-laguntza xede duen proiektu edo jarduera espezifikoari dagokiona, jarduera hori iaz egin bada. Agiri horiek Udalean aurkeztuak badaude, ez da berriro aurkeztu beharrik izango.
  • Eusko Jaurlaritzaren Erakunde eta Elkarteen Erregistroko inskripzio-ziurtagiria, hala badagokio.
  • Kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen dokumentua.
  • Egingo den proiektua, finantzaketa diru iturriak, eta aurrekontua. Dena zehaztuta
  • Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko idazkariaren ziurtagiria; bertan honakoak adieraziko dira: Elkarteko kide-kopurua, Azpeitikoak eta beste herrietakoak bereizita. Elkartearen zerbitzuren bat jasotzen duen Azpeitiko pertsona kopurua. Zuzendaritza batzordearen partaideen kopurua, zehaztuz zenbat emakume eta zenbat gizon.
  • Zuriketako dokumentazioa:proiektu txostena teknikoa eta ekonomikoa, aurkezpena jatorrizko eta konpultsatutako fakturekin.
Zenbat kostatzen da: 

Doan. Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

Eskaera ondorengo izapideak: 
  • Diru-laguntza eman zaien elkarteek aurkeztu beharko  ondoko data baino lehen: diru-laguntza eman ondorengo urteko urtarrilaren 31
  • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
  • Txosten Teknikoa
  • Ebazpena
  • Ordainketa egin
  • Dirulaguntzaren zuriketa egin
  • Argitara ematea
  • Artxibatu
Erantzuteko epea: 
  • Aurreikusitako epea: 6 hilabete 
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete 
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: ezezkoa
Aplikatu beharreko araubidea: 
Kudeaketaz arduratzen den udal saila: 
Gizarte Zerbitzuak.
Organo ebazlea: 
Alkatetz (edo eskuordetzen duen zinegotzia)