25 urtetik gorako langabetu edota %50etik beherako lan-jardunean diharduten pertsonek formazio-ekimenak egin ahal izateko dirulaguntzak (S28)

OHARRA

Tramite gida eguneratzen ari gara. Ondoko helbidean aurkituko duzu:
Tramite gida berrian dauden tramiteak lehenesten dira.
 
 
Zer eta zertarako: 

Azpeitian bizi diren 25 urtetik gorako langabetu edota dagokion lan-hitzarmenean %50etik beherako lan-jardunean diharduten pertsonei formazio-ekimenak egin ahal izateko, aldizkakoak ez diren izaera ekonomikoko prestazioak, beka edo diru-laguntzak

Nork eska dezake: 

Azpeitian bizi diren 25 urtetik gorako langabetu edota dagokion lan-hitzarmenean %50etik beherako lan-jardunean diharduten pertsonak, formazio-ekimenak egin ahal izateko.

Azpeitiko diru-laguntzak emateko ordenantza arauemaileko 5. artikuluan aurreikusitako baldintzak bete beharko dituzte (GAO 101, 2012-05-29koa).

Gainera, honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Azpeitiko udalerrian gutxienez eskaera aurkeztu aurreko lau urteetan erroldatuta egotea eta bertan benetan bizitzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoan aurreko seietan.
  • Dagozkion oinarrietako 7. artikuluan zehaztutako baremo ekonomikoa betetzea.
Non eskatzen da: 

 

Aurrez- aurre:

Udaletxean (Plaza Nagusia, 5) 8:30etik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 9:00etatik 12:30era (abuztuko larunbatetan eta jai-egunetan izan ezik).

Postaz:

Postetxeetan posta ziurtatu bidez.

Informazio gehiago:

  • Deitu 943157192 telefonora, bulego orduetan.

Posta elektronikoa: gizartezerbitzuak@azpeitia.eus

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 
  • Gizarte Zerbitzuetako eskaera-inprimakia. Bertan, interesdun pertsonen onarpena agertuko da gizarte-zerbitzuek laguntza kudeatzeko behar dituzten datu eta dokumentu guztiak beste herri-administrazioei eskatzeko.
  • Eskatzailearen NAN/AIZ/Pasaportea.
  • Pertsona fisikoen azken errenta aitorpenaren kopia.
  • Errolda-agiria, non etxebizitzan bizi diren familia-kideak azaltzen diren.
  • Eskatzailea matrikulatu den formazio-ekimenaren matrikula eta hileko kostuari buruzko dokumentazioa.
  • Hala badagokio, matrikula hori ordaindu izanaren ziurtagiria.
  • Administrazioarekiko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean izatearen egiaztagiria. Eskaera 3.000€ baino gutxiagokoa bada, horri buruzko zinpeko deklarazioa aurkeztu beharko da.
  • Zinpeko deklarazioa, non, hala badagokio, beste diru-sarrera batzuk edota beste instituzio batzuei egindako diru-laguntza eskaerak daudela agertu behar den.
  • Onuradun izateko baldintza baztertzailerik ez izatea adierazten duen ardurazko adierazpena.
  • Banku-entitate edo aurrezki kutxa batek jaulkitako dokumentua bere izenean kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duena.
Eskaera inprimakia: 
Zenbat kostatzen da: 

Doan.

Eskaera ondorengo izapideak: 
  1. Laguntzei buruzko informazioa, hala badagokio.
  2. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
  3. Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea egiaztagiri gisa.
  4. Izapidea:
  • Udalaren txosten-eskaera betetzea, baita dituen eranskinak ere.
  • Txosten teknikoa egitea, aurrez gizarte-balorazioa eginda.
  • Gizarte Zerbitzuen batzordeak txosten teknikoarekin batera balorazioa eta proposamena egitea.
  • Alkatetzak ebaztea.
  • Kontu-hartze Sailera bidaltzea.
Erantzuteko epea: 
  • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
  • Gehienezko legezko epea: 3 hilabete
  • Administrazio-isiltasuna: ezezkoa.
Aplikatu beharreko araubidea: 
  • Oinarri arauemaileak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 72 zenbakian 2017ko apirilaren 12an argitaratuak, eta urteroko deialdian.
  • Aurrekontuen Exekuzio Araua.
  • Diru-laguntzen Udal Estrategi Plana.
  • Azpeitiko Udalaren Diru-laguntzak Emateko Ordenantza Arauemailea (GAO 101, 2012/05/29koa).
  • 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-laguntzen Lege Orokorra.
Kudeaketaz arduratzen den udal saila: 

Gizarte Zerbitzuak.

Organo ebazlea: 
Alkatetza
Deialdia: