Ohiko etxebizitzari ezartzen zaion Ondasun Higiezinen Zergaren ordainketak sortutako gastuei aurre egiteko norbanakoei eta familiei Udalak emandako diru-laguntzak (S-29)

OHARRA

Tramite gida eguneratzen ari gara. Ondoko helbidean aurkituko duzu:
Tramite gida berrian dauden tramiteak lehenesten dira.
 
 
Zer eta zertarako: 

Aldizkakoak ez diren eta izaera ekonomikoa duten prestazioak, ohiko etxebizitzari ezartzen zaion Ondasun Higiezinen Zergaren ordainketak sortutako gastuei aurre egiteko.

Helburua larrialdi-egoerek Azpeitian bizi diren familiei sortutako beharrei aurrea hartzea eta erantzutea da.

Nork eska dezake: 

Azpeitian bizi diren pertsona edo familia, Azpeitiko Udalaren Diru-laguntzak ematea arautzen duen Udal Ordenantzaren (2012ko maiatzaren 29ko GAO, 101. zenbakia) 5. artikuluan zehaztua datorren onuradun izaera lortzea eragotziko duten inguruabarretakoren batean sartuak ez baldin badaude.

Gainera, honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Azpeitiko udalerrian gutxienez eskaera aurkeztu aurreko lau urteetan erroldatuta egotea eta bertan benetan bizitzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoan aurreko seietan.
  • Dagozkion oinarrietako 7. artikuluan zehaztutako baremo ekonomikoa betetzea.

 

Non eskatzen da: 

 

Aurrez- aurre:

Udaletxean (Plaza Nagusia, 5) 8:30etik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 9:00etatik 12:30era (abuztuko larunbatetan eta jai-egunetan izan ezik).

Postaz:

Postetxeetan posta ziurtatu bidez.

Informazio gehiago:

  • Deitu 943157192 telefonora, bulego orduetan.

Posta elektronikoa: gizartezerbitzuak@azpeitia.eus

Obrak hasteko aurkeztu beharreko dokumentazioa: 
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 
  • Gizarte Zerbitzuetako eskaera-inprimakia. Bertan, interesdun pertsonen onarpena agertuko da gizarte zerbitzuek laguntza kudeatzeko behar dituzten datu eta dokumentu guztiak beste herri-administrazioei eskatzeko.
  • Eskatzailearen NA/AIZ/Pasaportea.
  • Azkena egin den Pertsona Fisikoen Errentaren Zerga aitorpenaren kopia.
  • Errolda-agiria, non etxebizitzan bizi diren familia-kideak azaltzen diren.
  • Eskatzailearen ohiko etxebizitzari dagokion ondasun higiezinen zerga ordaindu izanaren egiaztagiria.
  • Administrazioari dagokionez, Gizarte Segurantzako betebeharrak eta Zerga obligazioak betetzerakoan egunera dagoela egiaztatzea. Eskaria 3.000 €tik beherakoa baldin bada, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko du.
  • Zinpeko adierazpena, beste diru-sarrera batzuk badauden eta/edo beste erakunde batzuetan diru-laguntza eskatu duen adierazten duena.
  • Ranurado izateko inolako baztertze-arrazoitan sartua ez dagoela adierazten duen erantzukizunpeko aitorpena.
  • Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, banketxe edo aurrezki erakunde batek emana.
Zenbat kostatzen da: 

Doan.

Eskaera ondorengo izapideak: 
  1. Kasuari buruzko informazioa, balorazioa eta aholkularitza.
  2. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
  3. Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea egiaztagiri gisa.
  4. Tramitazioa:
  • Udalaren txostenaren eskaera betetzea, eta dagozkion eranskinak ere bai.
  • Txosten teknikoa egitea, aurrez balorazio soziala egin ondoren.(kasu berezietan)
  • Gizarte Zerbitzuen batzordeak txosten teknikoarekin batera balorazioa eta proposamena egitea
  • Alkatetzak ebaztea.
  • Kontu-hartze Sailera bidaltzea, ordain dezan.
Erantzuteko epea: 
  • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
  • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete.
  • Administrazio-isiltasuna: ezezkoa.
Aplikatu beharreko araubidea: 
  • Oinarri arauemaileak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 110 zenbakian, 2017ko ekainaren 9an argitaratuak, eta urteroko deialdian.
  • Aurrekontua exekutatzeko araua.
  • Diru-laguntzen estrategi udal plana.
  • Azpeitiko diru-laguntzak emateko ordenantza-arautzailea (GAO 101, 2012-05-29koa).
  • 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-laguntzen Lege Orokorra.
Kudeaketaz arduratzen den udal saila: 
Gizarte Zerbitzuak.
Organo ebazlea: 
Alkatetza