Zerbitzuak
Genero berdintasuna bermatzeko eta parekidetasunaren balioekin bat egiten duten zerbitzu ugari daude inguruan. Azpeitiko Parekidetasun Arlotik bereziki, hainbat zerbitzu kudeatzen dira eta horien inguruko informazio eta sarbidea eskaintzen da Emakumeen Txokotik. Zerbitzuak, KONFIDENTZIALAK, PROFESIONALAK ETA DOAKOAK dira:
Parekidetasuna bultzatzeko mota anitzetako ekintzak antolatzen ditugu: hitzaldiak, kultur-jarduerak, tailerrak, zine-emanaldiak… Publiko zabalari (emakume zein gizonei) irekita dauden ekimenak dira.
Emakumeei zuzendutako zerbitzuei buruzko informazioa. Indarkeria matxista kasuetarako zerbitzuen informazioa. Protokolo eta jarraibideen aholkularitza. Herriko parekidetasunerako baliabideen informazioa. Izen emateak. Gela eskaerak. Hitzorduak eskatzea...
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde diharduten herriko emakume, gizon eta taldeek biltzeko erabili dezaketen espazioa. Elkarlanerako gunea. Emakumeen proposamenak eta eskaerak jaso, eta beraien partaidetza bizitzako esparru guztietan sustatzeko gunea.
Emakumeak elkarren artean, modu informalean, elkartzeko, biltzeko eta saretzeko espazioa. Ikuspegi feministan trebatzeko gunea, baliabide feminista desberdinez hornituta, besteak beste, liburutegi feminista, kontsultarako gunea, berdintasun gaietan murgiltzeko Interneterako sarbidea, eta abar.
Liburu kontsultak eta liburu eta ikus-entzunezkoen maileguak.
Etxeko lan txikietarako erreminta maileguak.
Prozesu judizialen eta hauen ondorioen inguruko informazioa ikuspegi feministatik euskaraz eta beste hizkuntzetan (PDF). Gai desberdinen inguruko aholkularitza eskaintzen da: dibortzioak, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazkak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenen ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, etxeko langile zein gainerako langile emakumezkoen kaleratzeak, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa, laguntza sozialak eta abar. Hilean bi ostegunetan eskaintzen da. Hitzordua eskatu behar da: 688 751 000 telefonora deituta.
“Lardaxka. Sexualitate, genero eta bikote aholkularitza (PDF)” sexuaren, generoaren eta sexuen arteko harremanen inguruko ezinegonak, zalantzak eta zailtasunak argitzeko zerbitzua da.
Aholkularitza Psikologikoa euskaraz eta beste hizkuntzetan (PDF).
Indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeentzako taldea euskaraz eta beste hizkuntzetan (PDF).
Bidelaguntza feminista euskaraz eta beste hizkuntzetan (PDF).
