Zerbitzuak
Zerbitzu garrantzitsuenak:
- Udalaren zenbait dirulaguntza programen inguruan informazioa eskaini, eskabideak jaso eta horiek tramitatzeko instruzio lanak burutzea. Aipaturiko zerbitzuak, egun, ondorego dirulaguntza programetan eskaintzen dira:
- Azpeitiko herrian etxebizitzak alokatzeko laguntza programa.
- Azpeitiko herriko ekonomia sustatzera zuzendutako dirulaguntza programa.
- Azpeitian dauden etxebizitzetan eta bizitegi-eraikinetan, energia-eraginkortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko obretarako eta energia-iturri berriztagarriak instalatzeko lanetarako dirulaguntza programa.
- Azpeitian dauden “etxebizitza hutsak” egokitu eta alokairu programa desberdinetara bideratzeko egokitze lanei dagozkion dirulaguntza programa.
- Etxebizitza eta eraikinak birgaitzeko Eusko Jaurlaritzako dirulaguntzetan, sinatutako hitzarmenekin bat, «leihatila bakar» motako zerbitzua ematea laguntzak koordinatuz, horiei buruzko informazioa emanaz eta kudeatzen lagunduz.
Gainontzeko zerbitzuak:
- Udal eta Eusko Jaurlaritzako etxebizitza sustapen programa ezbezdinen informazioa eskaintzea (jarduerekin lotutako dokumentazioa ematea eta dagokionean eskaerak jasotzea, deialdiak, eta abar).
- Bizigune/ASAP programen inguruko informazioa eskaintzea.
- ETXEBIDEri zuzendutako dokumentuen erregistroa burutzea.
