Machine translation

Zerbitzuak

Liburutegiko bazkide egiten bazara, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean dauden udal liburutegi guztietako bazkide bihurtzen zara, Sarean funtzionatzen baitute.

Liburuak eta dokumentuak maileguan har daitezke, eta eLiburutegia, liburutegi digitalean, eta eFilm, zinema plataforman, sarbidea izango duzu.

Bazkide egiteko inprimaki bat bete behar da. 14 urte baino gutxiago izanez gero, guraso edo arduradunek bere datuak eman eta sinatu beharko dute eskabide orria.

Bazkide txartela egitea doakoa da. Galduz gero, berria egitea 3 € ordaindu beharko da.

Bazkide orria hemen deskargatu daiteke (PDF), edo liburutegian bertan eskatu.

  • Maileguan hartzeko liburutegiko bazkide txartela erakutsi behar da.
  • Txartel bakoitzarekin maileguan har daitekeena:
    • 3 liburu, 21 eguneko mailegu epearekin
    • 3 ikus-entzunezko, 7 eguneko mailegu epearekin
    • 2 aldizkari, 7 eguneko mailegu epearekin.
  • Mailegu epea luzatu daiteke: Euskadiko Irakurketa Sareko Katalogoan, telefonoz edo whtasapp-ez liburutegira deituta edo mezua bidalita, edo liburutegian bertan.
  • Erreserba: nahi duzun liburua edo dokumentua mailegatuta badago, erreserbatu egin daiteke. Katalogoan, telefonoz, whatsapp-ez edo liburutegian bertan.
  • Liburutegi arteko mailegua: zuk behar duzun liburua edo dokumentua, sareko liburutegian baldin badago, eskaera bete behar da, liburutegian edo whatsapp-ez bidaliko zaizun on-lineko eskaera orria betez. Hilabeteko epea izango dute mailegu hauek.
  • Liburutegiarteko mailegu eskaera orria on-line, hemen.
  • Itzulketen buzoia: Liburutegia itxita badago, sarrerako itzulketen buzoian utzi daitezke itzultzeko liburuak.

Liburutegian ez dagoen liburu edo dokumenturen bat liburutegiak erosi dezan iradokizun (DESIDERATA) bat egin daiteke. Erostea erabakitzen bada, iradokizuna egin duenari jakinaraziko zaio, nahi badu maileguan hartzeko.

Desideratak liburutegian bertan, edo on-line Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean, edo ondorengo eskaera orria betez egin daiteke.

Desiderata on-line, hemen sakatuta.

Katalogoa: Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko web orrian, bilaketak egin daitezke, Sareko liburutegi guztietan, edo aukeratutako liburutegi zehatzetan. Horretaz gain, maileguen epea luzatu, erreserbak eta desideratak egin daitezke. 

Liburubila: bilatzaile honetan Sareko liburutegietan eta liburutegi digitalean nahiz zinema plataforman egin daitezke bilaketak.

  • eLiburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi digitala da. Liburutegiko bazkide izanda, liburu digitalak maileguan deskarga daitezke.
  • eFilm zinema plataforma da, liburutegiko bazkide izanda, pelikulak on-line maileguan ikusteko aukera dago.
  • Liburutegiko eraikin guztian wifi ra konektatzeko aukera dago.
  • Liburutegian 10 ordenagailu daude erabiltzaileen eskura: 4 gazteentzako eta 6 helduentzako.
  • Ordenagailuetan internetera konektatu daiteke, harreran eskatu behar da sarbide kodea. Saio bakoitza ordubetekoa izango da.
  • 10 urte arte, heldu batekin egon beharko dute ordenagailua erabiltzeko.
  • 14 urte bete arte, guraso edo tutoreek internet erabiltzeko baimena sinatu beharko dute.
  • Eskaneatzeko eta inprimatzeko aukera dago. Orri bakoitzeko momentuan ezarritako prezioa ordaindu behar da.

Erabiltzaileak liburutegiko langileek emandako jarraibideak bete behar dituzte, liburutegiaren erabilerari eta zerbitzuei dagokienez.

Erabiltzaileei ahalik eta zerbitzurik onena eman ahal izateko, ondorengo arau orokor hauek egokitu dira:

  • Liburutegiko txartela pertsonala eta besterenezina da eta beharrezkoa da:
  • Maileguak egiteko
  • Mailegu eskaerak egiteko
  • Erreserbak egiteko
  • Ordenagailuak erabiltzeko
  • Ekintzetan apuntatzeko
  • Haur txikiak heldu batekin egon behar dute (Noiztik..8 urte?)
  • Liburutegian dauden erabiltzaileak errespetatu egin behar dira eta jarrera egokia izan.
  • Debekatuta dago:
    • Elikagaiak eta edariak kontsumitzea
    • Animaliak sartzea, txakur gidariak ezin ezik
    • Jarrera erasokorrak edo bortitzak izatea.
    • Liburuzainen baimenik gabe argazkiak, bideoak edota audioak egitea
    • Mugikorretik, mikrofonotik edota ordenagailutik hitz egitea
    • Erabiltzaileek ezin dituzte liburutegiko altzariak edo dauden ekipamenduak lekuz aldatu, ezta igarobideak oztopatu ere beraien elementu pertsonalekin (motxila, poltsa eta abarrekin). Beharrezkoa da, erabili diren aulkiak bere tokian uztea irten aurretik
    • Irakurketa postuak gorde edo erreserbatzea.
    • Oihu egitea, ozenki hitz egitea, hau da, irakurtzeko, lan egiteko eta abarrerako behar den lasaitasuna bermatzea ezinbestekoa izango da.
  • Mailegatutako liburu edo dokumentua galduz gero, berria erosi eta ekarri beharko da.
  • Erabilitako liburu edo dokumentuak lagatzeko prestatutako tokietan utziko dira.

Erabiltzaileek liburutegiko arau hauek errespetatu beharko dituzte eta liburutegiko langileek araudi hau betetzen dela zainduko dute.

Liburutegiko langileek liburutegitik irtenaraziko dituzte jarrera desegokiak dituzten erabiltzaileak (istiluak, eztabaidak, instalazioak gaizki erabiltzea eta abar).