Azpeitiko Udalaren eta Azpeitiko Euskara Patronatuaren dirulaguntzen 2016eko plan estrategikoaren baitan, eta Udalbatza Osoak 2008ko azaroaren 6an onartutako Hitzarmenaren arabera, 3.000 €tik gorako dirulaguntza hau ematea onartu da:
Erakundea: Azpeitiko Ikasberri Ikastola.
Arrazoia: Udalerrian hezkuntza eskaintza sustatu eta eskola zentruen instalazioen kalitatea bermatzea.
Zenbatekoa:135.659,05 €.
Partida: 1 0300.481.323.40.01 2016
Eta hori guztia jakitera ematen da, Dirulaguntzak arautzen dituen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18.2. artikuluaren arabera.