wrapper

25 urtetik gorakoentzako formakuntza dirulaguntzak

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 38/2003 Lege Orokorraren 18. artikuluan eta Dirulaguntzak emateko Ordenantza arautzailearen 9.6. artikuluan adierazitakoaren arabera, Azpeitiko Udalak hezkuntza arautuaren zein ez arautuaren arloan formazio-ekintzak egiten dituzten 25 urtetik gorako langabetu edota dagokion lan-hitzarmenaren %50etik beherako lan-jardunean diharduten pertsonei zuzendutako 2016ko deialdiari dagokion dirulaguntzen publizidadea emango da (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2016ko azaroaren 25ean argitaratua 224 zenbakia).
Onartutako dirulaguntzen zenbateko osoa: 5.502,33 €.

Aurrekontu-atala:
1 0300.481.326.00.01 2016

Azpeitiko Udalaren web orrian eta www.Gipuzkoairekia.eus sede elektronikoan onuradunak eta bakoitzari emandako dirulaguntzak jaso dira.

Azpeitian, 2017ko urtarrilaren 26an
ALKATEAK

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea