AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea
Ikastetxeei zuzeneko dirulaguntzak ematea "gu ere bertsotan" programa finantzatzeko.
Helburu zehatza: Ikastetxeen gastuak partzialki finantzatzea, haurren hezkuntza arautuko jardueren barruan bertsolaritzaren eta herri-kulturaren transmisioa eta euskara sustatzeko.
Ebazpena: Alkatetzak 2019/11/18 emandako Dekretua.
Onuraduna:
- Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatiba: 2.610,81 €.
- Iraurgi Ikastetxea: 1.610,58 €.
- Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai: 4.081,71 €.
Aurrekontuko partida: 0300.226.320.00.99 2019 2019.
Interes orokorra: Hezkuntza sustatzea hezkuntza-proiektu kulturalen bidez
Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.