wrapper

IRAURGI SASKI BALOIA kirol klubari dirulaguntza zuzena eta izenduna ematea.

AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea

IRAURGI SASKI BALOIA kirol klubari dirulaguntza zuzena eta izenduna ematea.

Ebazpena: Alkatetzak 2020ko irailaren 24an emandako Ebazpena.

Helburua 2019/2020 denboraldian gizonezkoen Zilarrezko LEB ligan mantentzea eta emakumezkoen LF2, liga.
Interes orokorra: kirola sustatzea.

Onuraduna:
- C. IRAURGI SASKI BALOIA: 49.265,00 €.
Aurrekontuko partida: 1 0500.481.341.00.02-2020 Transferentzi arruntak.

Helburu estrategikoak: Jarduera fisikoa eta kirola egiten laguntzea, aukerak sortuz, eta aldi berean Azpeitiko herritarren artean sormenezko eta ardurazko aisia eta denbora libreko jarduerak sustatzea ere. Kirolari gazteak kirol-diziplinaren praktikan garatu ahal izateko eta kirol-jardueretan eta -lehiaketetan parte hartzeko behar den prestakuntza sustatzea.

Helburu espezifikoa: Funtzio soziala, federatiboa, Azpeitiko joan-etorriak eta kirol-erakundeen lana bultzatzea. Udalerria sustatzeko eta kirola sustatzeko unean uneko kirol-ekitaldiak garatzen laguntzea.

Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea