wrapper

Azpeitiko AO 1 alde zaharreko eraikinetako fatxadak birgaitzeko dirulaguntza ematea

Azpeitiko AO 1 alde zaharreko eraikinetako fatxadak birgaitzeko dirulaguntza ematea
AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea


AZPEITIKO AO 1 ALDE ZAHARREKO ERAIKINETAKO FATXADAK BIRGAITZEKO DIRULAGUNTZA EMATEA.


Oinarri arautzaileak: Azpeitiko Udalak 2016ko maiatzaren 3an onartu zuen Azpeitiko Alde Zaharrean kokatutako eraikinetan fatxadak birgaitzeko laguntzak emateko ordenantza arautzailea.


Dirulaguntza honen xedea da udalerriko eremu historikoan dauden eraikinetako fatxadak margotzeko eta birgaitzeko obrak finantzatzea, baldin eta ordenantzan ezarritako ezaugarriak betetzen badituzte. Birgaitu beharreko eraikinetako bizilagunen komunitateak izango dira onuradun.


Ekainaren 18ko 3/2015 Legean ezarritako helburuak betetzen dira.


Alkatetzaren 2017ko ekainaren 20ko Dekretuaren bidez, 2.990,00euroko laguntza eman zitzaion Plaza Nagusia 10. zenbakiko jabeei.


Aurrekontu-saila: 1.0201.480.152.20.01 2017.


Horren berri ematen da, Azpeitiko Udalaren dirulaguntza jardueraren publizitate-printzipioa betetzeko.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea