wrapper

Hizkuntz Eskubideen Behatokia fundazioari dirulaguntza zuzena ematea.

AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea
Hizkuntz Eskubideen Behatokia fundazioari dirulaguntza zuzena ematea.

Ebazpena: 2020-11-11ko Alkatetza Dekretua.

Erakunde onuraduna: HIZKUNTZ ESKUBIDEEN BEHATOKIA.

Finantzatuko den jarduera: Hizkuntz Eskubideen Behatokia Fundazioak euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak babesteko eginkizuna du, bai administrazioaren aurrean (Administrazioari zuzendu edota erakunde publikoengandik zerbitzuak hartzerakoan), eta baita gizarteaaren aurrean ere. Dirulaguntzaren bidez 2020. ekitaldian emango diren jarduerak finatzatuko dira.
Diruz lagundutako zenbatekoa: 1.000 €

Aurrekontu-saila: 1.0300.481.335.00.01-2020

Interes orokorra: Azpeitiko lurralde eremuan euskararen ezagutza sustatzea eta erabilera dinamizatzea Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 7. artikuluak udalerri mailan euskararen normalizaziorako ekintzak suspertzea.

Horren berri ematen da, Azpeitiko Udalaren dirulaguntza jardueraren publizitate-printzipioa betetzeko.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea