wrapper

Iraurgi ikastetxeari Rexcatering, zero zabor hozkailuak proiektua bideratzeko ez-ohiko dirulaguntza zuzena

Interes orokorra: izaera sozial eta humanitarioa du, janari soberakinak egoera ekonomiko ahulean dauden pertsonak eta familiak laguntzeko helburua duelako; ondorioz, egitasmo hau gizarte-zerbitzuak eremuan kokatzen da.

Erabakia: Alkatetzak 2021ko azaroaren 16an hartutako Ebazpena.

Onuraduna: Iraurgi Ikastetxea

Kopurua: 6.000,00€

Aurrekontuko partida:1.0600.480.231.00.02.2021 Gizartekintzako dirulaguntzak.

Helburu espezifikoa: sentsibilizazio eta hezkuntza kanpaina, elikagaiak alferrik ez galtzeko, hiri-hondakinak murrizteko eta pobreziaren estigma amaitzeko.


Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea