wrapper

Gizarte zerbitzuen eta osasunaren arloko elkarteak mantentzeko dirulaguntzak (Dirulaguntzen 1. B lerroa).

AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea.

Gizarte zerbitzuen eta osasunaren arloko elkarteak mantentzeko dirulaguntzak (Dirulaguntzen 1. B lerroa).

Oinarri arautzaileak: 2022ko apirilaren 13ko Alkatetzaren Dekretuaren bidez onartu ziren Azpeitiko Udalaren 2022ko dirulaguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak Gizarte Zerbitzuen, Kirolaren eta Kulturaren arloetarako.

Gizarte Zerbitzuen atalean, 1.B) lerroa onartu zen, gizarte-zerbitzuen eta osasunaren arloko elkarteak mantentzeko dirulaguntzak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2022ko maiatzaren 2a, 81. alea).

Laguntza horien helburua da elkartegintzaren esparruan lankidetzaran aridetzen diren eta arreta-jarduerak eta sentsibilizazio-ekintzak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarteen funtzionamendua eta mantentzea laguntzea.

2022rako deialdiaren aurrekontua: 9.000 euro.

Aurrekontuko partida: 1.0600.481.230.00.02. 2022.

Alkatetzaren uztailaren 5eko ebazpenean onartutako proiektuak eta onuradunak:

1.- BAIGERA – 9.000€ko dirulaguntza onartu zaio. Ebazpenarekin batera laguntzaren %75eko ordainketa egingo da.

Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.

Azpeitian, 2022ko uztailaren 5ean. Alkateak.- Josu Labaka Zuriarrain (Alkatetzak 2022ko ekainaren 22an emandako eskuordetza ebazpena).


Alkatetzaren uztailaren 5eko ebazpenean onartutako proiektuen justifikazioa aztertu ondoren, 2023ko martxoaren 31n honako hau onartu da:

1.- BAIGERA: Elkarte honi 2022ko ekitaldian onartutako dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzea. Guztira: 2.250,00 €.

Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.

Azpeitian, 2023ko martxoaren 31n. Alkateak. - Nagore Alkorta Elorza.


 Gizarte zerbitzuen eta osasunaren arloko elkarteak mantentzeko dirulaguntzen espedientearen justifikazio txostena

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea