wrapper

2017/11/07

Eusko Jaurlaritza eta Udalaren arteko hitzarmena Esklabetako eraikinean alokairurako etxebizitzak eraikitzeko

Azpeitiko Udalbatzak 2017ko urriaren 3an egindako bilkuran Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Azpeitiko Udalaren arteko HIRIGINTZA HITZARMENAri hasierako onarpena eman zion. Hirigintza hitzarmenaren helburua Azpeitiko udalerriko “ARANA INGURUNEA” HEn “4.3 ESKLABAK-ITURZULO” Hirigintza azpieremuan zuzkidura bizitokien sustapena da.

Horrenbestez, eta Lurraren eta Hirigintzaren Legearen Zazpigarren Xedapen Gehigarriaren zortzigarren paragrafoan xedatutakoa betetzeko, Azpeitiko Udal honen Idazkaritzan jarriko da jendaurrean, 20 eguneko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoreneko lehenengo lanegunetik hasita.

Epe hori igaro ondoren, 2018ko otsailaren 15ean hitzarmena sinatu da. Hitzarmen hori Hirigintza saileko Hitzarmenak atalean aurkitzen da.

 

Hitzarmena

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information