Itzulpen automatikoa / Machine translation

100 urte betetzen dituen egunean omenaldia egin dio Kandido Arrueri Udalak

2020/09/04
100 urte betetzen dituen egunean omenaldia egin dio Kandido Arrueri Udalak

1920ko irailaren 4an jaio zen Kandido Arrue azpeitiarra eta gaur, 100 urte betetzearen baitan omenaldia egin dio Udalak udal pleno aretoan. Bertan izan dira, bere familiako hainbat kide eta Nagore Alkorta alkatea eta Aitor Bereziartua zinegotzia. 


Pozik, oso pozik jaso du omenaldia Arruek. Gustura etorri da udaletxera eta alai agurtu ditu udal ordezkariak eta alkatea. Omenaldi gisa, lore sorta bat eta Mikel Sanjuanek taila bat oparitu eman dizkio Nagore Alkorta alkateak.

Gustura agertu da gaur Azpeitia denarekin: "Erakusteko moduko Azpeitia dugu, azken urteetan lan asko egin da Azpeitia hobetzeko, eta harro egoteko moduko herria dugu", adierazi du. Urte gazi eta gozoak guztietatik izan ditu bizitako mendean. Zazpi urte luzez soldatu ibili zen, ia denbora guztian Andaluzian (Espainia) eta Azpeitira bueltatu ostean, familia osatu zuen. 'Agerre'-ko Maritxu Lopetegirekin ezkondu zen eta lau seme alaba izan zituzten; gaur emazte zena ez, baina lau seme-alabak eta bilobak ondoan izan ditu.

Herrian zein eskualdeko beste hainbat herritan ere ezaguna da Arrue, adinekoen artean; izan ere, urte luzez Iberdueroko etxez etxeko kobratzailea izan zen. Lan horretantxe hartu zuen erretiroa.