Machine translation

2.300 lagunetik gora ibili dira Basazabal Jauregian, urtarrilaren bukaeran, inauguratu zenetik

2019/03/22
2.300 lagunetik gora ibili dira Basazabal Jauregian, urtarrilaren bukaeran, inauguratu zenetik

Jakin min handia zegoen Basazabal Jauregiaren inguruan. Azpeitiko erdigunean egonagatik, hamarkada luzez itxita egon da, eta herritarrek hura berrituta ikusteko gogo handia zuten. Urtarrilaren 25 arratsean ireki zenetik, martxoaren hasierara bitartean, 2.300 lagun baino gehiago izan dira bertan. 


Gehienak bisitariak zein herritarrak izan dira; hasiera honetan eraikina ikustera joan direnak. Baina pixkanaka ari da eguneroko martxa hartzen, eta bertan gero eta hitzaldi, bilera eta ikastaro gehiago egiten dira. Hala, denetarik egin da ia bi hilabete hauetan, bilerak, prentsaurrekoak, ikastaroak, ezkontzak, bisita gidatuak.... 

Basazabalen bi arlo batzen dira; alde batetik, turismo bulegoa dago lehen solairuan eta solairuartean. beste aldetik, formaziorako gelak daude. Bertan, ikastaroak, saioak... egin daitezke.

 

Herritarrei irekia

Basazabaleko Formazio Zentroak bi solairu eta hainbat gela ditu erabilgarri. Hori dela eta, Azpeitiko Udalak herriko eragile eta taldeei, Sindikatu Zaharrean zein Baigerako aretoan egiten den bezala, bilera, hitzaldi zein formazio saioak antolatzeko aukera eskaini nahi die, bere ohiko ordutegiaren barruan. Beti ere, Formazio zentroko egunerokoak izango du lehentasuna. Basazabalen zerbait antolatu nahi dutenek, aurrez lekua erreserbatu beharko dute Basazabaleko harreran edo udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan.

Basazabalek erabilera anitzekoak diren gela txiki eta handiak ditu, eta 70 lagun elkartu daitezkeen auditorioa ere bai. Beste gelak, elkartu behar duten pertsona kopuruaren arabera moldatu daitezke, eta gela txikia edo handia hartu.

 

Basazabaleko ordutegia

Asteartetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izaten da zabalik; larunbata, igande eta jaiegunetan, berriz, 11:00etatik 14:00etara.