2019ko lan ildoak zehaztu ditu Enpresa Guneak
2019/02/25
Urola Erdiko Enpresa Gunea osatzen duten eskualdeko enpresa ordezkariak bildu ziren pasa den astean, eta Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako udal ordezkariekin eta Iraurgi Berritzenekin batera,2019an enpresei zuzenduriko proiektuak erabaki, jarraipena kudeatu eta egitasmo-proposamen berriak aztertu zituzten.
2019an enpresei zuzenduriko lan lerro eta proiektuak aurkeztu eta onartu ziren:
1) Kapazitazioa. Enpresen berrikuntzarako pertsonen gaitasunen egokitzapena sustatzea da helburu prozesu desberdinen bitartez: enpresa esperientzi onen partekatzea, ekintzara bideratutako formakuntza, eta jardunaldi eta ikastaroak eskeintzea eskualdean.
2) Lehiakortasuna. Eskualdeko enpresen lehiakortasuna bultzatu nahi da, bai berrikuntza teknologiko bai kudeaketa ereduen berrikuntza bultzatuz.
3) Diru laguntzen bitartekaritza. Enpresen Lehiakortasuna eta berrikuntza bultzatzeko laguntzen deialdietan etengabeko zaintza eta proiektuen eskariak eta justifikazioak bideratu.
4) RIS 3 Egitasmoak: RIS 3 eta Ekonomia zirkularraren barne ulertzen diren proiektua eta ekintza desberdinak garatzea, (Digitalizazioa, 4.0 Teknologiak) eskualdeko enpresen eragitea helburu duelarik.
5) Enplegua enpresetan. Enpresen aldetik dauden enplegu eskeintzak eta praktiketarako perfilen aukerak identifikatu, eta bertako pertsonekin erantzuna ematea da helburu, enplegu zentroarekin kudeatuz. Azken helburua, eskualdearen langabezia murriztea eta industria jarduerako enplegua eskualdean aktibatzea da, bertako talentua mantenduz.
Beste hainbat proposamen eta egitasmo berri ere aztergai izan ziren: Kapazitazio proiektuen urteko plangintza; balioak eratuz proiektuaren lan bilera monografikoa; Izarraitz Lanbide Heziketarekin elkarlana eta Hazilan Programaren formakuntza proposamen berria.
