2021. urteko aurrekontuak izango dira hizketagai, urteko azken ohiko plenoan
2020/11/30
Bihar, 19:00etan hasita, urteko azken ohiko plenoa egingo du udalbatzak. Bertan hizketagai izango dituzte 2021. urteko aurrekontuak. Aurrez, 18:00etan, Herritarren Gobernu Batzarra egingo da.
Plenoko gai ordena
1.- Udalbatzak 2020ko azaroaren 3an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- 2021. ekitaldirako aurrekontua onartzea.
3.- Euskararen Nazioarteko eguna 2020 adierazpena onartzea “Batuketatik biderketara”
4.- Alkatetzak 2020ko aurrekontuan 6. zenbakia duen kreditu aldaketaren berri ematea.
5.- Galdera eta Erreguak.
