2023. urteko aurrekontuetarako ekarpenak egiteko epea azaroaren 20an bukatuko da
2022/11/17
Azpeitiko Udala ari da 2023. urteko aurrekontuak lantzen, eta pixkanaka -pixkanaka ekarpenak jaso eta forma ematen ari da. Azaroaren 4an herritarrek ekarpenak egiteko epea zabaldu zuen, eta bukatzear da. Herritarrek azaroaren 20a bitartean izango dute ekarpenak egiteko aukera.
Ekarpen horiek bi modutara egin ditzakete online edo igerilekuan eta udaletxean horretarako propio jarritako kutxetan ekarpenak idatziz utziz, eta epaitegi atzeko eta anbulatorio aurreko postontzietan.
Ekarpenak jaso eta aztertu ostean aurrekontuetako lanketan sartuko dira.
