Itzulpen automatikoa / Machine translation

2025eko kirol abonuak berritzeari buruzko informazioa

2024/11/27
2025eko kirol abonuak berritzeari buruzko informazioa

Urte amaierarekin batera, 2025. urteko abonuak berritzeko lanari ekingo dio Azpeitiko udalak. Hori horrela, abonu sistemaren inguruko hainbat ohar helarazi nahi dizkie bazkideei.


Alde batetik, Azpeitiko Kirol Saileko instalazioen bazkidetzan hobaria jasotzen dutenek agiriak eguneratu beharko dituzte (lan-bizitza agiria, errenta aitorpena...), hobaria jasotzen jarraitu ahal izateko. Agiriak abenduaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dira. Agiriak jaso ezean, ezingo dira ezarri orain arte jasotako hobariak. Kontsultatu indarrean dauden hobariak hemen: https://www.azpeitikokirolpatronatua.eus/eu/tarifak/hobariak

Bestalde, 18 eta 30 urte bitarteko bazkideak sendiko abonuan mantendu nahi izanez gero, baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute, ikasle matrikula aurkeztuz. Gogoratu sendiko abonuan egoteko baldintza dela 30 urtez azpikoa izatea, urtarrilaren 1ean denak etxe berean erroldatuta egotea eta diru iturririk ez izatea. Agiriak igerilekuko harreran edo adminisigerilekua@azpeitia.eus helbide elektronikoan aurkez daitezke.

Baja emateko epea

Bestetik, abenduaren 28ra arteko epea egongo da 2025eko urteko kuotan baja emateko. Horretarako, baja orria aurkeztu beharko da igerilekuko harreran. Baja eman ezean, 2025ko bazkidetza automatikoki berrituko da.
Horrez gain, kuota ordainketa bakarrean egin nahi izanez gero, hala adierazi beharko da. Bestela, automatikoki hilabeteko kuoten bitartez egingo da abonuaren ordainketa.

Azkenik, 2025eko kuotek %10eko igoera izango dute, 2024ko urriaren 8an egindako udalbatzarrean adostutakoaren arabera. Informazio zehatza Kirol Sailaren webgunean kontsultatzeko aukera egongo da laster.