Itzulpen automatikoa / Machine translation

240 zuhaitz inguru landatu dituzte Goenako zelaian

2025/02/16
240 zuhaitz inguru landatu dituzte Goenako zelaian

Jende ugari elkartu da, gaur goizean, Goenako zelaian egin den Zuhaiz Egunean. 240 zuhaitz inguru landatu dituzte guztien artean, hainbat espezietakoak. Aparkalekutik begiratuta ezkerraldera, haritzak, elorri zuria, gaztainondoak, sagarrondoak, zumarrak, lizarrak, artea eta abar sartu dituzte; eskuineko aldean, berriz, zuhaixkak: hurritzak, gurbitzak, intsusak… Zelaiaren bazterreko aldeetan egin dituzte landaketak, erdiko eremua zelai utziz.


Zuhaitzak landatzeaz gain, babesgarriak ere jarri dizkiete enborren beheko aldean. Nabarmentzekoa da landatutako zuhaitz ia guztiak Urola Bizirikek Madalenan duen hazitegian sortutakoak direla.

Elkarrekin mokadutxo bat eginez amaitu dute Zuhaitz Eguna.