Itzulpen automatikoa / Machine translation

25 urtez bertako merkataritza bultzatzen

2020/08/13
25 urtez bertako merkataritza bultzatzen

Otsailaren 14an bete ziren 25 urte Irene Altuna lora-denda ireki zutela.Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkataritza elkarteak urte guzti horietan herriko merkataritzaren alde egindako lana eskertu nahi izan die, eta Agustin Lizarralde zinegotzia eta Xabier Aldalur Bertaneko teknikaria izan dira zoriontzen, eta egindako lana errekonozitzeko Udalaren oroigarria ematen. 

"Ez da erraza horrenbeste urtez denda bat irekita izatea. Horregatik eta urte guzti hauetan herriko merkataritza sustatzeko egindako lana eskertu nahi diegu. Herria bizirik mantentzeko ezinbestekoa da bertako merkataritza, guk merkataritza txikiaren aldeko apustu sendoa egiten dugu eta orain arte bezala herria bizi mantentzeko ahaleginean segitzeko eskatu nahi dizuegu", adierazi du Lizarraldek.